euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

75 gaztetxok pintxoak egiten eta euskarazko hitz batzuk ikasi dute Necochean ‘Txikientzako Sukaldaritza’ Tailerrean

2019/06/06

Necocheako ‘Txikientzako sukaldaritza’ Tailerra
Necocheako ‘Txikientzako sukaldaritza’ Tailerra

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Sukaldaria, eta aldi berean euskara ikaslea da Necocheako Euzko Etxean Marcia Barnaba. Berak proposaturik, txikienei zuzendutako sukaldaritza tailerra egin dute Necocheako euskal elkartean joan den asteko ostiralean, maiatzaren 31an. Tailerrean pintxo gazi-gezak, urdaiazpiko eta gazta ‘loreak’ zeliakoentzat, eta bainilazko pastak egiten ikasi zuten neska-mutikoek. Ekimeneko buru, Marcia Barnaba chefa bera, Gabriela Renteria nutrizionista eta EEko zenbait andereño. 

Bildu ziren 75 partaideak talde txikiagoetan banaturik, euskal kulturari buruzko beste adierazpen batzuk ere ezagutu zituzten haurrek, tartean euskara bera. Izan ere, koloreen izenak errepasatu zituzten.

Kiti Zubillagaren hitzetan, “aktibitatea oso arrakastatsu eta polita izan zen etorri ziren neska-mutikoentzat. Baita zirragarria ere, Euskal Etxera etorri ziren lehenengo aldia izan zelako. Sare sozialen bidez jakin zuten ekimenaz eta animatu egin ziren; eta jakitun gara hazitegiak horrela osatzen direla”, azpimarratu du EEtxeko lehendakariak.

-Jarduerako argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia