euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

70 urte bete dira Caracasko Eusko Etxearen egoitza ederra inauguratu zenetik, Agirre lehendakaria ekitaldien buru

2020/03/06

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. 70 urte betetzen ari dira aste honetan, bertako Eusko Etxearen egoitza den El Paraisoko instalazio ederrak inauguratu zirenetik, hiriburu venezuelarrean. Abiatze ospakizunetan Caracaseko eta Venezuela barnealdean barreiatutako milaka euskaldunek hartu zuten parte. 1950eko martxoaren 5ean inauguratu eta ondoko ekitaldietan hitzaldiak luzatu zituzten, besteak beste, Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakari Jose Antonio Agirrek eta Jesus Galindezek. Nicanor Zabaletak harpa jo zuen, bertako Pizkunde abesbatzak kantatu eta martxoaren 12an Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zen.

Honi buruzko informazio zehatza bidali digu Xabier Amezagak, hemen topa daitekeena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia