euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

70 korrikalarik hartu dute parte Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak antolatutako 'Kilometroak'-en

2010/09/29

Korrikalariei eskuratu zitzaizkien sariak. Ezkerrean, Cintia Alio irabazlea
Korrikalariei eskuratu zitzaizkien sariak. Ezkerrean, Cintia Alio irabazlea

PUBLIZITATEA

Joan den irailaren 19an gauzatu zen Buenos Aires probintziako Cañuelas herrian 'Kilometroak' lasterketaren IV. edizioa. Aurreko urteetan bezala, 10 kilometro ibili behar izan zituzten parte hartzaileek eta nahiz eta gizonezko eta emakumezko kategorietan irabazle bakarra izan, korrikalari guztiek jaso dute sari bat Denak Bat Euskal Etxearen eskutik.

Cañuelas, Argentina. Lehiaketa eta integrazio proba egin ziren pasa den irailaren 19an Cañuelasen, 'Kilometroak' delako ekitaldian. Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile, herriko eta eskualdeko korrikalarik 10 kilometroko lasterketa batean hartu zuten parte. Irabazleak Monte Grandeko Claudio Burgos – gizonezko kategorian – eta Cañuelasko bertako Cintia Alio – emakumezkoan – izan ziren. Hala ere, ibiltari guztiek -- tartean, ahalmen berezidun eta adineko pertsonek -- jaso zuten oroigarri bat.  

Euskararen aldeko Gipuzkoan urtero egiten den 'Kilometroak' jaiaren espirituari fidela izanez, euskal erakundeak bi “geltoki kultural” muntatu zituen, bata lasterketa hasi aurretik eta bestea, lasterketa bukatzean. Bietan euskal dantzak, musika eta ikurrak ikusi ahal izan ziren.

Korrikaldiak Cañuelasko Udaletxe eta “Molinos Cañuelas” enpresaren babesa izan zuen, eta Lobos herriko Atletismo Elkartea ikuskatzeaz arduratu zen. Sarien banaketa euskal etxeko egoitzan egin zen. Han bazkari arin bat eta dantza ikuskizuna eskaini zitzaizkien korrikan aritu ziren lagun guztiei.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia