euskal diaspora eta kultura
2009/06/08
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Lau saio-egun izan dituzte UNLPko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak eta Zientzia Ekonomiko Fakultateko Ikasketa Kooperatibo Institutuak elkarrekin gauzatutako jardunaldiok. Graduondoko mintegia Euskal Herritik propio etorritako Jose Maria Larrañagak eman du, Eusko Ikaskuntza eta La Platako Unibertsitako akordioaren testuinguruan. Ikastaroaren funtsezko gaia euskal kooperatiben mugimendua izan da, batez ere bere alderdi sozial eta juridikoa, eta hezkuntza-alderdiari ere erreparatuz.
[Jose Mari Larrañaga irakaslea --paretean proiektatutako irudiaren azpian--, mintegian parte hartutako ikasle talde batekin]
Kurtsoko egitarauari dagokionez, Arizmendiarrieta, bere baloreak eta pentsaera izan zen lehenengo eguneko ikasgaia. Bigarren egunean kooperatibismoaren historia eta mugimenduaren sorrera aztertu ziren; hirugarrenean, kooperatibismoaren errealitateaz mintzatu zen Larrañaga; azken egunean, berriz, 'Internalizazioa eta Mondragon mende berri batean' delako unitatea garatu zen. Larrañagaren hitzek zenbait bideo eta irudi izan zituzten lagun.
Izan ere, Jose Maria Larrañaga irakasle aditua eta esperientzia handiko ingeniaria da Mondragon Korporazio Kooperatiboan. Enpresa kooperatibo zuzendaritzan masterra du eta irakasle gonbidatu aritu da hainbat unibertsitatetan, hala nola Salamancakoan, Euskal Herrikoan (EHU), Deustuko Unibertsitatean, Kolonbiako Unibertsitate Javierana-n, Kolonbiako Minuto de Dios Unibertsitatean Bogotan, eta Zaragozako Unibertsitatean.
Lotura interesgarriak
Mondragon Korporazio Kooperatiboa
www.mcc.es
La Platako Unibertsitatea
www.unlp.edu.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus