Bolivar, Argentina. Buenos Aires probintziako Bolivar herriko Nafar Etxeak bere 65 urteurrena ospatu du apirilean –1954ko urtarrilaren 31an sortu zen– izan ere afari handi batekin. Elkarretaratzean emanaldi berezia eskaini zuten, urtero bezala, Etxeko dantzariek, erakustaldi polita osatuz Etxeko neskatxoek gauean zehar. Luisina Teruel zuzendari, jarduera nagusia dira erakundean nafar dantza klaseak, doakoak, eta elkartetik batzera animatzen dute batez ere jende gaztea.
Baina Bolivarko Nafar Etxeak tailer ugari eskaintzen dizkio komunitateari eta dantza klaseez gain, puntu tailerra, helduentzako gimnasia klaseak eta abesbatza ere badauzka. Jarduera hauetan izena emateko, Etxeko kide izan behar da, eta kuota bat ordaindu, jardueraren arabera.
Bestalde, Urteko Ohiko Biltzar Orokorrera deitzen du Etxeak datorren ostegunerako. Bilkuran urteko balantzea aurkeztuko eta hauteskundeak burutuko dira, zuzendaritza berritzeko. Nafar Etxetik jakinarazi dutenez, oraingoz zerrenda bakarra aurkeztu da, gaur egun lehendakaria duen Miguel Lasa bera buru.
Datozen proposamenei dagokienez eta ohi duen moduan, gero eta denbora gutxiago falta da 2019ko Sanferminak ospatzeko, uztailaren 6an. Ospakizunaren programa ekainean zabalduko da.
Nafar Etxearen Facebooken: Centro Navarro Bolivar