euskal diaspora eta kultura
2013/06/06
PUBLIZITATEA
Arrasate-Mondragon. Jakiberri egitasmoak lehiaketa erraz eta jostagarria jarri du abian: ingelesezko "fast food" kontzeptua euskara ekartzea, baina beste bi ideia oso garrantzitsu gehituta: osasungarria eta naturala. Horixe baita Jakiberrik sortu eta sustatu nahi duena: azkar prestatu daitekeen janari erraza, baina osasungarria, naturala eta bertakoa.
Egitasmoko Aitor Orobengoak EuskalKultura.com-i azaldu dionez Europako hainbat herrialde hasiak dira, jada, horrelako jakiak sustatzen, herritarren elikatzeko ohiturak, osasuna, eta bide batez, ekonomia ere hobetze aldera. Jakiberri ISEA S.COOP. Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroak sustatzen duen egitasmoa da.
Nola parte hartu
Jakiberrik deitu duen lehiaketa honetan datza: euskarara itzultzea "Healthy Basque Fast Food" kontzeptua. Oso erraza da lehiaketa honetan parte hartzea: nahikoa da www.elkarbide.com webgunean sartzea eta asmatutako izena edo kontzeptua hemen idaztea.
Proposamenak bidaltzeko epea datorren ekainaren 28an itxiko da. Jasotzen diren proposamen guztiak Euskaltzaindiari bidaliko zaizkio, Akademiak aztertu eta baloratu ditzan. Irabazleak 600 euroko saria eskuratuko du.
-Lehiaketaren oinarriak, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus