euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

60 orduan euskarazko gutxieneko ulermen maila eskuratzeko metodologia sortu du Pello Jauregik

2020/07/22

Pello Jauregi (Pasaia, Gipuzkoa, 1958) EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakaslea da (argazkia Txintxarri.eus)
Pello Jauregi (Pasaia, Gipuzkoa, 1958) EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakaslea da (argazkia Txintxarri.eus)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 'Uler-saioak' metodologia garatu du Pello Jauregik, eta euskara ulertzen ez dutenak gutxieneko ulermen mailara iristeko estrategiak bildu ditu bertan. Soziolingusitika Klusterrak argitaratu duen lan osoa hemen dago eskuragarri, eta lizentzia librean partekatzeko baimena du. Irakurtzen ari zaren artikulu hau  Argia aldizkaritik ekarri dugu datozen lerroetara.

'Uler-saioak'en helburua da norbanakoek ahalik eta eperik laburrenean euskara ulertzeko gaitasuna eskuratzea, "eta hala, kalean eta ingurune naturaletan euskarazko harremanetan (ele biko elkarrizketen formatuan bederen) murgiltzeko aukera izatea".

'Uler-saioak' metodologiak 60 orduko prozesu bat diseinatzen du, denbora tarte horretan norbanakoek A1 mailako ulermena eskura dezaten. Egunez eguneko programazioa azaltzen du liburuak, eta hari atxikita jarduera pedagogikoa laguntzeko hainbat aholku metodologiko. Beraz, metodologia gela barruan irakasle batekin egiteko prestatuta dago eta irakasle edo "trebatzaile" horrek, euskarazko "input" ulergarri ugari emango dizkie ikasleei:

"Trebatzaileak, euskara erraza eta sinplea erabiliz, komunikazio-jarduerak bideratzen ditu, eta etengabe egiaztatzen du jasotzaileek ulertutakoa. Ez du metodologiak zuzenean garatzen euskaraz hitz egiteko gaitasuna. Ez die norbanakoei euskaraz egiteko eskatzen. Ulermena da foku bakarra, eta ondorioz norbanakoei dagokie etengabe egiaztatzea trebatzaileari ulertu diotena".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia