euskal diaspora eta kultura
2010/11/15
PUBLIZITATEA
Santa Fe, Argentina. Gure Etxea Euskal Etxeak stand batekin parte hartu zuen aurtengo Santa Feko Gizataldeen Azokan eta bertan euskal baserriei buruzko erakusketa bat zabaldu eta euskal kulturari buruzko informazioa (mapak, literatura, gastronomia) banatu zuten bazkideek.
Horrez gain bideo eta argazki emanaldiak ere izan ziren ikusgai, eta "standera hurbildu zirenek oso gogoko izan zituzten", azaldu diote arduradunek EuskalKultura.com-i. Euskal Etxeak stand gastronomiko bat ere izan zuen eta bertan "berehala desagertu ziren arroza itsaskiekin, patata tortilla eta sagar tarta" prestatu zituzten.
[Euskal baserriei buruzko erakusketa (argazkia SantaFeEE)]
[Elkarteko kideak harro-harro paellarekin (argazkia SantaFeEE)]
Gizataldeetako musika eta dantza taldeek erakustaldiak eskaini zituzten azokan eta Santa Feko intendenteak, Mario Barletta Ormaecheak, emozio handiz ekarri zuen gogora bere euskal jatorria inagurazio ekitaldian.
[Abanderatuen desfilea (argazkia SantaFeEE)]
[Ikusle asko bildu ziren ikuskizunaz gozatzeko asmoz (argazkia SantaFeEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus