euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

53 botorekin irabazi du zerrenda ofizialistak Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean

2010/10/13

Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen kanpoaldeko ikuspegia, Buenos Aires probintzian
Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen kanpoaldeko ikuspegia, Buenos Aires probintzian

PUBLIZITATEA

Joan den irailaren 30ean eta partaidetza handiko hauteskundeak testu-inguru gauzatu da Ohiko Batzar Orokorra Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean. Bi hautagai lehiatu dira aurtengo hauteskundeetan: Elvira Mariana Guruceaga, zerrenda ofizialista edo jarraikorraren izenean, eta azken hilean sortutako zerrenda alternatiboaren buru Jorge Zabaleta. Lau orduko bileraren ondoren, 53 boto lortu zituen Guruceagak euskal etxeko lehendakari berri bihurtuz.

Chacabuco, Argentina. “Ez da batere arrunta euskal etxeak bezalako erakundeetan biltzarrak hain jendetsuak izatea”, komentatzen zuten Chacabucoko hedabideek urriaren 1ean 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko batzorde berria aukeratzeko bileraren berri jasotzerakoan. Izan ere, 70 bat kidek hartu zuten parte hauteskundeetan, zerrenda ofizialari 53 eta aurkakoari 14 boto emanez.

“Ohiko Batzar Orokorra burutu baino egun batzuk lehenago, Eduardo Izurieta lehendakari zuen aurreko batzordeak egindako kudeaketarekin ados ez zeuden lagun batzuek zerrenda berria osatu zuten eta hauteskundetara aurkeztea erabaki”, azaltzen zuen vivechacabuco.com web orriak. “Hori dela eta inoiz baino jende gehiago bertaratu zen bilerara”.

Biltzarrean, aurreko urteko txostena eta balantzeak onartu zituzten. Segidan, euskal erakundeko kargu nagusienak erabaki ziren, hala nola lehendakari, idazkari, eta zuzendaritza batzordekideak eta kontu-hartzaileak. Botoen zenbaketa egin ondoren, emaitzek garaipena eman zioten Elvira Guruceaga zerrenda ofizialistaren hautagaiari. Jorge Zabaleta, zerrenda alternatiboaren ordezkaria 14 botorekin urrun geratu zen etxeko lehendakaritzatik.

'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen 2010-2012 eperako Zuzendaritza Batzorde berria, beraz, honela geratu da:

-Lehendakaria: Elvira Mariana Guruceaga
-Lehendakariordea: Juan Carlos Zubeldía
-Idazkaria: Mariela Esther Iriart
-Idazkari ordea: María José Tillet

-Diruzaina: Sonia Beatriz Armendáriz
-Diruzain ordea: Eliana Domench

-Batzordekide titularrak: Miriam Lopetegui, Analía Etcheverry
-Batzordekide ordezkoak: Emiliano Echave, Eduardo José Izurieta

-Batzorde Kontu-hartzailean: Adelma Eguinoa, Eliana Dubarry, Pablo Pavesa
-Batzorde Kontu-hartzaileko kide ordezkoak: Yesica Garmendia, Jorge Eliceyre



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia