Sydneyko Gure Txokok 50 urte egin ditu eta elkarte australiarreko kideak buru belarri ibili dira urtebetetzea behar den moduan ospatzeko. Halarik, bihar hasi eta 10 eguneko luzera izango duen egitarau zabala prestatu dute. Ezta gutxiagorako, izan ere, elkarteak mendde erdia egin baitu Euskal Herritik 17.000 kilometrotara bizi diren euskaldun hauen topagune izaten. Etxea, etxetik urrun. Jarraian, egitarau osoa.
Sydney, Australia. Gure Txoko, Sydneyko Euskal Etxea, ospakizunetan murgilduko da bihartik aurrera, elkarteak bere 50. urteurrena betetzen du eta. Hilabete asko daramatzateko elkarteko kideak urteurreneko ekitaldiak prestatzen, eta azkenik, heldu da unea.
Hona hemen urteurreneko egitaraua:
Ostirala, azaroaren 11
18:00: Irekiera ekitaldia, askaria eta musika zuzenean.
Larunbata, azaroaren 12a
-10:00: Pilota erakustaldia eta txaplketa; eta haurrentzako eskulan lantegia
-12:00: Tortila txapelketa
-14:00: Bazkaria
-18:00: Musika zuzenean
-20:00: Euskal musika
Igandea, azaroaren 13a
-11:00: Herri Kirolak
-14:00: Bazkaria
-18:00: Musika zuzenean
Asteartea, azaroaren 15a
-11:00: Sukaldaritza lantegia
-18:00: Sukaldaritza lantegia (2)
Asteazkena, azaroaren 16a
-18:00: Euskal Zinemaldia, "Loreak" filmarekin.
Osteguna, azaroaren 17a
-19:00: Euskal Zinemaldia, "Urte berri on, amona" filmarekin
Ostirala, azaroaren 18a
-19:00: Euskal Zine Gaua eta musika zuzenean
Larunbata, azaroaren 19a
-10:00: Futbol txapelketa
-14:00: Sari banaketa eta errekia
-15:00: Kalejira eta triki-poteoa euskal musikariek lagunduta
-20:00: Euskal musika zuzenean
Igandea, azaroaren 20a
-10:00: Mus txapelketa
-11:00: Esku pilota finalak
-12:00: Sari banaketa eta koruaren kantaldia
-14:00: Bazkaria
-17:00: Euskal musika zuzenean
-19:00: Jaialdiaren amaiera
Informazio gehiago Gure Txokoren webgunean edo bere Facebook orrian.