euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

50 bat ikaslek klase bat jaso dute euskal kultura eta immigrazioaz Lapridako Lagunen Etxeko lagunek emana

2024/06/18

Lagunen Etxeko Eduardo Torryk eta Silvia Azpiazuk euskal immigrazioari buruzko klasea eskaini zuten “Escuela Media Nro. 1” Eskolan
Lagunen Etxeko Eduardo Torryk eta Silvia Azpiazuk euskal immigrazioari buruzko klasea eskaini zuten “Escuela Media Nro. 1” Eskolan

PUBLIZITATEA

Laprida, Argentina. Immigrazioari eskainitako formakuntza-jardunaldi baten baitan, ikasleen aurrean mintzatu eta euskaldunez hitzaldia emateko gonbitea jaso zuen Lapridako Lagunen Etxeak, espainiar eta italiar gizataldeekin batera, bertako Maila Ertaineko Eskola 1 zenbakidunean. Ekintza kurrikularrean, aipatu eskolan irakasle den eta aldi berean Lagunen Etxeko kide den Celeste Ugarte egon zen, institutuko berrogeita hamar bat bigarren mailako ikasle entzule izan zituen saioan, azalpenak arretaz jarraitzen.

Lagunen Etxeko lehendakari Eduardo Torry eta Silvia Azpiazu bazkidea arduratu ziren Euskal Herriaren aurkezpen orokorra egiteaz eta euskaldunen immigrazioak bertako kulturan utzitako arrastoaren berri emateaz. Historia eta geografiari buruzko sarrera bat egin zuten, migrazio-mugimenduen iturburuak eta uneak aztertuz, eta txapela euskal immigrazioaren elementu bereizgarri gisa aurkeztuz, bertakoak bereganatuko zutena.

Abizenak eta sukaldaritza

“Oso esperientzia interesgarria izan zen guretzat, eta uste dugu ikasleentzat ere hala izan zela, abizenen jatorriari buruz jakinmin handia adierazi zuten. Sukaldaritza izan zen erakarri zituen beste gai bat, gonbidatutako beste bi gizataldeek, italiarrak ta espainiarrak, ere jorratu zutena”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i Lagunen Etxeko lehendakari eta halaber irakasle den Eduardo Torryk.
 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia