euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

41. urteurrena ospatu berritan, Valladolideko Gure Txoko prestatzen ari bidaiatzeko Donostiara martxoaren 29-30ean

2025/03/14

Bere 41. urteurrena ospatu du Valladolideko Gure Txokok
Bere 41. urteurrena ospatu du Valladolideko Gure Txokok

PUBLIZITATEA

Valladolid, Espainia. Omenaldi bideo/power-pointa, duela 41 urte Valladolideko Euskal Etxea Euskal Etxeko fundatzaile izan zirenei. Halaxe aitortu eta ospatu berri dute euskal etxe valladolidtarrean. Oparitxo bat eskuz-esku eta esker biziak eman zitzaizkien 1984 urrun hartan euren ilusioa, ahalegina, lana, konpromisoa eta baita dirua ere jarri zutenei "gaur egun Gure Txokoa den errealitate emankor eta aktibo hau posible izan zedin", esan diote EuskalKultura.eus-i Gure Etxeko zuzendaritzatik.

70tik gora lagunek ospatu zuten otsailaren 23an Valladolideko Euskal Etxearen urtebetetze berria. Bazkariaren baitan omenezko bideoa proiektatu zen, Gure Txokoren 'lehenengo harriak’ jarri zituztenak gogoratzeko. Omenaldia luxuzko bazkari batekin bukatu zuen, nola bestela euskaldunen artean: gilda eta pintxo donostiarrak, kanapeak, entsalada hasiera gisa; ondoren arroza txipiroiekin; eta postrerako, mentazko eta txokolatezko gozokiak.


Bazkarian parte hartu zuten sei fundatzaileak

Bazkarian proiektatutako fundatzaileen omenezko bideoa

Hona Euskal Etxeak izan zituen fundatzaileen zerrenda:

  • Nerea Apellaniz Matia
  • Paco Agirre Arrillaga
  • Fernando Aranzabal Urresti
  • Justo Pérez Beranoagirre
  • Inés Bereciartu Alustiza
  • Carmen Bulnes Anitua
  • Begoña Ceciaga Ezcurra
  • Conchita Calvo Iñarra
  • Arantxa Francesena Orbegozo
  • Carmen Fisure Lanza
  • Carmen Larrañaga Garin
  • Beatriz Lazkano Jauregi
  • Marcelino Moreda Bullada
  • Ignacio Martín González
  • Jesús Odriozola Iruñeta
  • Alfonso Pelissiee Arenaza
  • Aurora Pérez Ricart
  • José Luis Sáenz de Vicuña
  • Jesús Suso Ganuza
  • Fidel Ugarte Martínez
  • Francisco Javier Zubillaga Zapiain
  • Manuel Zugaza Salazar
  • Eusebia Carrera López
  • Joaquín Arman Martín
  • Nuria Rodríguez Ventura

Bazkari eta gorazarre hau esker oneko ekitaldi polita izan zen, baina urteko lehenengo hiuruhileko honek izan ditu baita ere bestelako momentu bereziak, hunkigarriak ere batzuentzat, hala nola Danborrada eguna urtarrilaren 18an, larunbat gauez ospatu zena; artikulu bat eskainiko diogu propio, beraz ez dugu hemen horretan sakonduko. Azken asteotan huirrenez hurren joan dira Emakumeen Bazkaria; Eduardo Medrano gidari egin zen Dilistaldia; eta baita Hernanin egindako Garagardo Dastaketa ere. Sukaldaritza klaseak, joan den larunbatean, martxoaren 8an, erakarmen pokita lortu zuen baita ere, Iñigo Gonzalez bazkideak emanik: pasta freskoa eta izoki marmitakoa irakatsi zuen prestatzen. maiatzaren 17an agindu zuen hurrengo klasea.


Erakarmen polita lortu duen Sukaldaritza klaseetako bat Valladolideko Gure Txokoan

Datorrn igandean Omenaldia Nina-ri, 91 urte

Baina seguruenik, hunkidurak aipàtzen hasita, datorren igandeko omenaldia izango da gailen, bazkari horretan omenaldi-sorpresa egingo baitiote Gure Txokon adin altuena duen lagunari, 91 urte dituen Ninari. Ez ozenegi esateko eskatu digute, Ninak berak ez baitaki omenaldia egingo diotenik. Beraz, Ninari ez esan! Iluntze horretan pasatuko dira eta mintzatuko dira Gure Txokon 'Las Valkirias del Pisuerga', bularreko minbiziari aurre egin dioten emakume taldeko kideak, arrauna lagun. Baina ekitaldiak ez dira geldituko eta martxoaren 29 eta 30ean, Gure Txokok asteburuko txangoa antolatu du Donostiara, gaua Igeldon emanez eta bazkari eder bat programako parte. Apirilaren 4an Thermomix Tailerra egingo da egoitzan. Eta Pairilaren 5ean, Garbantzualdia. Aupa Gure Txoko!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia