Munduko bostgarren leku-izenik luzeena, euskalduna da. Hala diote "The MiceTimes of Asia" egunkariak argitara eman duen zerrendako egileek, munduko hamar leku-izen luzeenen zerrenda emanez. Euskal izen honek 39 hizki ditu eta luzea da, baina zer dira 39 hizki horiek luzetasunean munduko txapelduna den 85 hizkiko Zeelanda Berriko izenaren aldean. Txartel batean ezin sartu, arnasaldi batean ezin esan. Hona hamar izenok.
Donostia-San Sebastian. Artikulua Singapur eta Bangkoken argitaratzen den "The MiceTimes of Asia" kazetak eman du argitara eta munduko hamar leku-izen luzeenak bitzen ditu. Zerrenda atzekoz aurrera egina da, hizki zenbaki gutxien dituenetik, letra gehien dituenera.
Gutxien dituenak, 26 hizki ditu; eta luzetasunean erabateko irabazle denak, berriz, hiru aldiz gehiago, 85 hizki.
Tartean, bostgarren geratu da (seigarren atzekoz aurrera) Europako luzeena kontsideratu duten Nafarroako Baztango izena.
Hona zerrenda atzekoz aurrera:
01. Mamungkukumpurangkuntjunya (Australia) - 26 hizki. Hego Australiako muino baten izena omen da, Marla herriskatik gertu
02. Bovenendvankeelafsnysleegte (Hego Afrika) - 27 hizki. Baserri baten izena da Hego Afrikako Northern Cape probintziako Upper Karoo-n
03. Venkatanarasimharajuvaripeta (India) - 28 hizki. Indiako Andhra Pradesh estatuko tren geltoki baten izena da
04. Pekwachnamaykoskwaskwaypinwanik (Kanada) - 31 hizki. Laku edo aintzira baten izena Manitoba Ipar-Ekialdean. Kanadako luzeena
05. Äteritsiputeritsipuolilautatsijnk (Finlandia) - 35 hizki - Zingira eremu baten izena Lappi probintzian Savukovski aldea. Finlandiako luzeena
06. Azpilikuetagaraikosaroiarenberekolarrea (Euskal Herria) - 39 hizki - Europako luzeena kontsideratua, Nafarroako Azpilkuetan dago, Baztanen
07. Tweebuffelsmeteenskootmorsdoodgeskietfontein (Hego Afrika) -44 hizki - Baserria da, Pretoriatik 200 km Mendebaldera eta Lichtenburg-etik 20 km ekialdera
08. Chargoggagoggmanchauggagoggchaubunagungamaugg (AEB) - 45 hizki. Lakua, Massachusetts-ko Weber hiri inguruan, Nipmuc bertako leinukoen eremua
09. Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch (Gales) - 58 hizki. Galeseko komunitate eta herria, Anglesey irlan. UKko luzeena, turismoa erakartzeko honela izendatua
10. Taumatawhakatangihangakoauauotamateaturipukakapikimaungahoronukupokaiwhenuakitanatahu (Zeelanda Berria) - 85 hizki. Muino baten izena. Guiness liburuaren arabera munduko luzeena
(hona jatorriko artikulua argazkiekin)