Bilbo, Bizkaia. Kultsultagai dago dagoeneko Gogora Institutuaren webgunean Gerra Zibilean hildako biktimen datu-basea. Berau gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizon, 977 emakume eta 31 hildakoren kasuetan ezin da generoa zehaztu.
Atzo Bilbon Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearekin eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarekin batera aurkeztutako lan hau, Gogorak 2019an plazaratutako "Euskadin gerra zibilean hildako biktimak" paperezko txostenaren online bertsioa da.
Datuek erakusten dute gaur egun oraindik ez dela ezagutzen 7.795 hildako non dauden lurperatuta, izan ere 1.500 pertsona inguruk gerran hildako edo desagertutako familiartekoaren inguruko informazioa eskatu dute.
-Zuzenean kontsulta egiteko