euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

33. Nafar Astea Parisen: Ana Ollo kontseilariak Uriz Pi ahizpak aldarrikatu ditu askatasunaren eta emakumeen eskubideen defendatzaile

2019/11/18

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Joan den larunbatean hasi eta datorren larunbatean bukatuko da Parisen, frantses hiriburuko 'Navarra Siempre' elkarteak  APFEEF (Asociación de Padres de Familias Españolas en Francia) elkartearen eskutik antolatutako '33. Nafarroako Kultura Astea Parisen' ekitaldia. Larunbatean bertan, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako sailburu Ana Ollok hitzaldia eman zuen Uriz Pi ahizpei buruz, Errepublika eta Gerra Zibil garaian eta ondoren erbestean askatasunaren, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko defentsan aitzindari izan ziren bi ahizpa nafarrok.

Josefa eta Elisa Uriz Pi Badoztainen (Eguesibar) eta Tafallan hurrenez hurren jaiotako bi ekile izan ziren, maistrak, pedagogoak eta hezkuntza laikoarekin engaiatutako bi emakume. Alderdi komunistako kide, feminismoa, elkartasuna eta haurren eta emakumeen eskubideen defentsan jardun zuten euren bizitza osoan, Madrilen, Katalunian eta erbestean, Frantzian zein Berlinen.

Semana Cultural de Navarra en París (Nafarroako Kultura Astea Parisen) urtero 'Navarra Siempre' elkarteak eta APFEEFk antolatzen duten ekitaldi bat da. Aurtengoan, larunbatean, Ollo kontseilariaren aipatu hitzaldiaren ostean, Marta Domingorek kontzertu bat eta nafar ekoizpenen dastaldi batekin hasi zen, biharamunean bazkari bat eginez --Alegría Flamenca eta Michel animatzaile-- eta, azkenik, hurrengo larunbaterako, azaroaren 23rako, hitzaldi bat iragartzen duela, Espainiako Hizkuntza eta Literatura Katedradun eta Espainiako Enbaxadako Hezkuntza Kontseilaritzako aholkulari teknikoa den Isidoro Pisonero del Amok emanik ‘La Celestina, Don Juan y Don Quijote: clásicos hispánicos y mitos de la literatura universal’ izenburupean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia