euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

328 kiloko 'harria' altxa zuten Rhode Island Basque Clubeko kideek elkartearen urteroko piknikean

2012/09/10

Harria gezurrezkoa izanik ere, bazkideek adi-adi entzun zituzten altxatzeko teknikei buruzko azalpenak land Basque Club-aren piknikean (argazkia RIEE)]
Harria gezurrezkoa izanik ere, bazkideek adi-adi entzun zituzten altxatzeko teknikei buruzko azalpenak land Basque Club-aren piknikean (argazkia RIEE)]

PUBLIZITATEA

"Harria" egurrezkoa zen eta egiaz dezente gutxiago pisatzen zuen, baina Rhode Island Basque Club-eko urteroko jaiko unerik dibertigarrienetako bat izan zen eta harrijasotzaileen teknikak ikasteko baliatu zuten bazkideek. Iragan abuztuaren 25ean egin zen Euskal Piknika, eta elkartekide asko bildu ziren bertara. Giroa, eguraldia bezala, bikaina izan zen. Bertan parte hartu zuten baita ere Euskal Gizatalde eta Herritarrentzako zuzendaritzako Iñaki Goikoetxea eta Mayte Galardi bekadunek. Jarraian billtzen dugun argazki sorta argitaratu du elkarteak sarean.

Newport, AEB. Rhode Island-eko Euskal Etxeak giro ederrean ospatu zuen iragan abuztuaren 25ean elkartearen Urteroko Piknika, Newporteko Colt State Park delakoan egin zen jaiarekin. Urtero legez haur eta nagusiek hainbat joko eta ekitaldiekin gozatzeko aukera izan zuten, horien artean, elkarteak urtero antolatzen dituen herri kirol erakustaldiak. 

Rhode Island Basque Picnic 2012 (1)

[Aizkolaritza frogarako enborrak eta harrijasotzaileentzako harria deskargatzen (argazkiak RIEE)]

Aurten gonbidatu bereziak izan zituzten Rhode Islandeko euskaldunek: Gurea 2012 kultura lantegiak ematera bertara joan ziren Mayte Galardi eta Iñaki Goikoetxea, Euskal Herritarren eta Gizataldeen Zuzendaritzako bekadunak. Eguneko kirol ekintzetan parte hartzeaz gain, zenbait joko ere antolatu zituzten, eta biharamonean haurrentzako tailerrak egin zituzten Newporteko beste parke batean.

Rhode Island Basque Picnic 2012 (3)

[Hementxe gaude! Giro bikainaz gozatu zuten Rhode Island Basque Club-eko bazkideek (argazkiak RIEE)]

Rhode Island Basque Picnic 2012 (4)

[Euskal etxeko ume bat San Ferminei buruzko lantegian egin zituen panpinak erakusten (argazkia RIEE)]

"Rhode Island-eko euskal etxea Euskal Herriko koadrila bat bezalakoa da", azaldu diote bi bekadunek EuskalKultura.com-i. "Bazkide gehienak pilotari ohiak dira, Markinan eta Mutrikun sortutakoak, izan ere, 70-80ko hamarkadetan herri hauek ziren munduko jai alaiaren harrobiak. Denek adin berdintsua dute, 40 eta 50 urte bitartekoa, eta sasoiko daudela erakutsi zuten herri kirol probetan: txingak, harrijasotzeak, enbor mozteak...".

Euskal Etxeak ‘Honorary Member Award’, urteko ohorezko bazkide, izendatu zituen bi gazteak, euren lanarengatik esker-ona adierazteko.

Rhode Island Basque Picnic 2012 (5)

[Mayte Galardi eta Iñaki Goikoetxea elkartearen 'Honorary Member Award' izendapena jaso zuten unean (argazkia RIEE)]

Argazki hauek eta gehiago, Rhode Island Basque Club euskal etxearen Facebook orrian, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia