euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

32 bazkaltiar bildu ditu Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak Covid-19ko itxialdi osteko igandetako lehenengo otorduan

2020/06/30

Jon, Nekane eta Alvarok prestatu zuten igandean Gure Txokon etxean egindako estiloko menu tentagarria
Jon, Nekane eta Alvarok prestatu zuten igandean Gure Txokon etxean egindako estiloko menu tentagarria

PUBLIZITATEA

Sydney, Australia. Sydneyko Euskal Etxeak igandero zerbitzatzen duen bazkariak egundoko fama irabazi du azkenaldian eta koronabirusak eragindako itxialdiaren ostean joan den igandean berriz ere zabaldu zotuen ateak publiko orokorrari irekitako zerbitzu honek. Kanpoan hotza ari zuela --gehieneko tenperatura 14 gradukoa izan zen-- seguruenik horrek eta indarrean segitzen duen pandemiak sortzen dituen beldurrak eta uzkurtzeak 32 pertsona bakarrik erakarri zituzten euskal egoitzara, erreserba 40k egin bazuten ere.

Bertaratutakoen artean beti topatzen dira euskaldunak, baina gero eta gehiago dira australiarrak, besterik gabe ongi jatea maite duten gurmantak, aldez aurretik internetez erreserba egin eta ongi, txukun, sano eta merke zerbitzatutako bazkari egoki baten bila ari direnak.

Sukaldean, menuaren arrakasta Jon, Nekane eta Alvaroren meritua izan zen (zorionak eta eskerrik asko), honako platerez: patatak saltsa berdean, txerrikume errea garnizioarekin, eta gazta tarta mugurdiekin. Ummmmm...



Komentarioak

  • Agurra

    Kaixo, Nekane! Zorionak! 2018an Sydneynen egonda zure euskara-klase bateko partaide izan nintzen. Oso oroipen polita dut. Besarkada bat Argentinatik!!

    Elisabet (Argentina), 2020/07/01 01:29

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia