Donostia-San Sebastian. Bekak eskatzeko epea datorren ostiralean, uztailaren 16an (12:00 CET) bukatuko da. Atzerrian profesionalki prestatzeko Global Training bekak urtero sustatzen ditu Eusko Jaurlaritzak zenbait erakunde kolaboratzaileren bitartez. 2021ean 495 beka dira eta 31 urte azpiko Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei daude zuzenduta. Ikus hemen foiletoa.
Epeak
-uztailaren 16a: eskabidea aurkeztea
-uztail/irailean, ingeles maila proba
-irailean, septiembre: banakako elkarrizketak.
Betekizunak
-31 urtetik beheragoko EAEko gazteak
-Unibertsitateko goi-mailako gradu edo goi-mailako lanbide heziketako titulua
-Ingelesa jakitea (B1 goi-mailako lanbide heziketako titulua dutenentzat eta B2 unibertsitateko titulua dutenentzat)
Araudi osoa hemen kontsultatu.
Eskabideak aurkezteko, hauek dira zazpi erakunde kolaboratzaileak:
-Ikaslan - AFM
-Fundación Novia Salcedo
-Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco
-Garapen - Donostiako Sustapena
-Eusko Ganberak
-Confebask - Adegi - Txorierri - HETEL
-Mondragon Unibertsitatea - Universidad de Deusto