euskal diaspora eta kultura
2013/10/01
PUBLIZITATEA
Gral. Rodríguez, Argentina. 2012ko apirilaren 26an hasi zuen euskal etxerik etxeko ibilbidea Gernikako Bonbardaketaren 75. Urtemugari buruzko erakusketa honek eta bide horretan Gral. Rodriguez hirira iritsi da 2013ko irailean. Harrera emanez, bertako euskaldunek egitarau polita antolatu dute publikoari erakusketarekin batera eskaintzeko eta, EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, oso erantzun ona izan du komunitatearen aldetik.
Inaugurazioa irailaren 18an, asteazkena, izan bazen ere, ekintza nagusiak larunbatean izan ziren arratsaldeko 6ak aldera hasita. Erakusketak ematen duen informazioa osatzeko ‘Gernika, Bonbardaketa’ eta ‘Gernikako Belaunaldia’ filmak proiektatu ziren euskal etxean. Horretaz gain, euskal jatorriz zuen Gabriela Mistral idazle txiletarraren ‘El Árbolde Guernica’ olerkia errezitatu zuten euskal etxeko Kika Vicentek eta Marcela Balbik. Eguneko ekitaldiari amaiera emateko, Eusko Aterpea-ko sukaldariek prestatutako "pintxo ederrak" partekatu zituzten bildutako lagunek.
[Gernika 75. Urtemuga Erakusketa Eusko Aterpea euskal etxeko areto nagusian (argazkiaEE)]
Astelehen eta asteartean, ordea, ordutegi berezi batean ireki zen erakusketa eskualdeko Bigarren Hezkuntzako eskoletako ikasleei begira. Astebete ikusgai egon ondoren, afari bat eskaini zien euskal etxeak ekintzaren zabaltze lanarekin lagundu zutenei.
Euskal Etxetik esaten zaigunez, honekin batera, irailaren 8an, La Reja herrian gauzatutako Gizataldeen Jaian hartu dute parte rodrigueztarrek. Eta nola aipatu gabe utzi abuztuan ospatu zuten elkartearen 14. urterreno festa. Kari horretara, Urtebetetze Jaia egin zuten Eusko Aterpea-koek instituzioaren egoitzan, abuztuaren 31an.
Juan Itcea elkarteko lehendakariak aurkezpen hitzetan esan zuenez, “gure euskal etxearen 14. urteurrena ospatzen dugu gaur. Zenbat oroitzapen, zenbat zirrara, zenbat ekintza eta lan, zenbat poz eta tristura… horixe da bizitza. Neguko arratsalde hartan 50 bat lagun bildu ziren Alem klubean eta gauza batzuk erabaki zituzten, tartean, euskal etxearen izena. Batzuk ez daude dagoeneko gure artean… baina gogoan ditugu eta haiei ere eman nahi dizkiegu esker beroak”, adierazi zuen kasta nafarreko rodrigueztarrak.
[Eusko Aterpearen 14. urtebetetze jaiaren irudiak (argazkiaEE)]
Iraileko hitzorduekin bukatzeko, stand gastronomiko bat muntatu zuten Eusko Aterpea Euskal Etxekoek hiriko Expodel erakustaldian joan den asteburuan. Hitzordua irailaren 27tik 29ra izan zen Udalaren “Juan Ávila” polikiroldegiko instalazioetan.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus