euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandil, Arrechea Amorena anaia nafarren ondorengo amerikarren lehen elkarretaratzearen egoitza

2010/09/27

Juan Mateo Arrechea Amorena, Honoria Armasay eta euren 13 seme-alabak: jarrita Honoria Adriana, Dolores, Honoria ama, Juan Mateo aita, Maria Elena eta Pilar; zutik, Abel, Hector, Pedro, Eugenio, Juan, Matias, Jose Ignacio, Juan Mateo eta Clementino
Juan Mateo Arrechea Amorena, Honoria Armasay eta euren 13 seme-alabak: jarrita Honoria Adriana, Dolores, Honoria ama, Juan Mateo aita, Maria Elena eta Pilar; zutik, Abel, Hector, Pedro, Eugenio, Juan, Matias, Jose Ignacio, Juan Mateo eta Clementino

PUBLIZITATEA

Datorren urriaren 10ean Tandil hiri argentinarra XIX. mendearen amaieran Nafarroa utzi eta Argentinara emigratu zuten Juan Mateo eta Juan Cruz Arrechea Amorena anaia baztandarren ondorengoak bilduko dira familiaren lehenengo elkarretaratzean. Argentinan zehar sakabanatuta dauden hainbat ahaidek hartuko dute parte jaian. Izan ere, dagoeneko 220 lagunek baiezko erantzuna eman diete antolatzaileei eta hauek 300 bat partaide espero dituztela adierazi diote EuskalKultura.com-i.

Tandil, Argentina. Argentina osoko hainbat herrietatik: Adolfo Gonzales Chaves, Benito Juarez, Urdampilleta, La Plata, Vicente Lopez, Gral. Madariaga, Pinamar, Tres Arroyos, Guaminí, Cnel. Vidal, Bahia Blanca, Mar del Plata, Balcarce, Cnel. Dorrego, San Cayetano, Paraná, Capital Federal, Posadas... eta Uruguaiko Montevideotik ere bidaiatuko dira anaia nafar batzuen ondorengoak, Juan Mateo eta Juan Cruz Arrechea Amorenaren ondorengoak, datorren urriaren 10ean Tandil herrian egingo den euren familiaren lehenengo topaketan parte hartzera.

Jaiaren antolakuntza Juan Ramon Berceche Arrachea–Camino, Maria Dolores Berceche Arrachea–Camino, Juan Carlos Echayre Berceche Arrachea, Oscar Arrachea Queipo eta Juan Pablo Arrechea-ren esku dago, eta jadanik 220 ahaidek konfirmatu dute presente izango direla jaian.

Iruritatik Chascomusera

Juan Mateo eta Juan Cruz Arrechea Amorena Iruritan, Nafarroan, jaio ziren. “Juan Mateo 18 urterekin heldu zen Argentinara eta iritsi bezain laster Chascomusen zegoen bere anaiengana jo zuen. Eta gero Gral. Lavallen bildu zen Juan Cruz-ekin eta biak hasi ziren lan egiten bertako portuan. Diru apur bat aurreztu zutenean, landa txiki bat alokatu eta ardi batzuk erosi zituzten eta urte dezente, hogeita hamar urte, eman zuten elkarrekin hor. Momentu hartan, Juan Mateok lurrak erosi zituen Gonzalez Chaves-en eta hara joan zen bizitzera”, kontatzen du Leonor Berceche Arrachea de Amuchateguik, Juan Mateoren ilobak, familiaren zuhaitz genealogikoaren egile denez.

Gaur egun Euskal Herriko familiarekin kontakturik ez izan arren, ez diote uko egiten harreman hori berreskuratzeari. Hasteko, Hego Ameriketan dauden senidekoek euren sustraiei omenaldi bat egin nahi diote eta hori dela eta elkartuko dira datorren urriaren 10ean. Hitzordua goizeko 11etan da, Tandilgo “Don Jose” jatetxean, Monseñor De Andrea kalean 269. zenbakian.

-kontaktubidea: jurabeca@live.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia