San Frantzisko, AEB. AEBko, Diasporako edo Euskal Herriko euskaldun edo euskaltzalea zara? Agian lerro hauek zeozer esango dizute edo baliteke ezetz. Gauza da bokazio eta profesionaltasun handiz baina diru gutxirekin euskal ikertzaile konprometitu talde batek egindako lana sustengatzea, hari bati tiraka, izen solte batzuk ziren zerbait proiektu garrantzitsua bilakatu baitute, aurretik ezaguna baitzen euskal jatorrizko hainbat jende ibilia zela AEBko armadan borrokari Bigarren Mundu Gerlan (BMG), baina Pedro Oiarzabal eta Sancho de Beurko Elkartearen urtetako lanari esker, estatuz estatu joanez eta hamaika artxibo arakatuz posible izan da azaleraztea euskal belaunaldi oso batek BMGn izandako partaidetza, dozena batzuetatik ehundaka batzuetara pasatuz, gaur egun bildu diren bi mila euskal jatorriko gizon-emakumeen izen eta biografietara. Hauxe da euskal diaspora, esan nahi baita euskaldunen ondorengo diren pertsonak, euren euskal jatorriaren zirkunstantzia eta sentimentuekin batera, herrialde berriaren, edo eurak jaio eta euren guraso edo aitona-amonek emigratu zuten herrialdekoa izatearen harrotasuna aldiberekotzen duen komunitate bat. Estatu Batuen kasuan, 2MGko belaunaldi harek bere onena eman zuen urte zail haietan, nazioarteko mehatxu ziren indar nazi eta faxisten aurka.
1940ak ziren. Euskal komunitateko seme-alabek erantzun irmoa eman zuten, beste hainbat nazionalitate eta jatorritako seme-alabek bezala, momentuaren garrantziaz ohartuta. Batzuk, sakrifizio handiena eginda, ez ziren sekula itzuliko, beste batzuk zaurituta edota orbain fisikoz zein ez-fisikoz bueltatu ziren. Etxeratu zirenek euren bizitzekin segitu zuten. Eta hura guztia atzean geratu zen. Gehienek ez zuten komentatu ere egin nahi izan euren etxeetan. Baina orain heldua da unea, laurogei urte geroago, belaunaldi berriek jakin dezaten euren aita-ama, aiton-amona edo birraiton-amonen sakrifizioaz. Jakin dezaten, ahazturan gera ez dadin. Parte hartu zuten guztien berri eta euren biografiak osatu eta biltzea dagoeneko da eurak ohoratzea. Eta horixe da Pedro Oiarzabal buru azken urteotan garatzen ari den ahalegina, NABO Ipar Amerikako euskal erakundeen federazioa lagun, Memoria Bizia programa tarteko. Baina ekonomikoki laguntzea nahitaezkoa da lana bururatu eta ondoko urrats naturalera pasatzeko, esan nahi baita Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen Oroitarria eraikitzeko. Sostengu eta partaidetza sendo bat behar da, euskal komunitatea osatzen duten kide eta familiak inpilkatzea bere azken txanpan dagoen ikerketa lana bukatu eta proiektua azkeneraino eraman ahal izateko.
Pentsatzen baduzu lan honek merezi duela, euskal komunitateak kitatzeke daukan zorra duela bere seme-alaba haiekiko, garaiz zaude ekonomikoki laguntzeko. Edozein kopuru da ongi etorria. Gauza laguntzea da, euskal komunitatea osatzen dugunon artean gure arbaso edo komunitatekide izan ziren haien ekarpena ahaztu ez dadin eta ahalegin hura ezagutu eta errekonozitzeko leku bat izatea, hala nahi dutenek, euren familiakoak, auzoak izan ziren haiek eta euskal lagunak oro har gomutatu eta ohoratzeko behin betiko oroitzapengune bat posible eginez, izen-deitura guztiak jasota, baita aurreragoko ikerketetan agertzen joan daitezkeenak ere. Proiektuak beteranoen eta beren familien eta euskal gizataldearen babesa mereziko luke, baita itsasoaren bi aldeetako euskal erakundeena ere.
Lerro hauek AEBtik irakurtzen ari bazara, jakizu BMGko Euskal Beteranoen Oroitarriari egin dezakeiozun dohaintza zerga aringarria dela eta honek erraztu dezakeela euskal jatorriko beteranoekiko omenaldi iraunkorra egiteko proiektua izan nahi duen hau dirulaguntzeko bidea, AEBko Armadan edo erakunde laguntzaileetan totalitarismoaren eta nazismo eta faxismoaren kontra egin zen borroka hura betirako ohoratuz, zerbitzuan hil zirenak tarteko. Ikerketa honen bidez eta gomuta gordetzearen bitartez, orain arte ezkutuan zegoen eta oharkabean pasatzen utzia zegoen euskal belaunaldi oso haren etsenplua ezagutu eta hartara hurreratu ahal izango dira benaldi berriak Oroitarrian, proiektuaren helburuak formakunta eta zabalkundea ere baitaratzen baitute. Baina hau guztia gauzatu ahal izatea solik zu bezalako jendea auzolan honetan sartzen bada ahalbidetuko da. Ez dago kopuru txikiegirik. Ospa ezazu Eguberria edo Urte Berria dohaintza eginez BMGko Euskal Beteranoen Oroitarriko Funtsari.
Zorionak eta Urte Berri On, eta eskerrik asko!
(Merry Christmas and a Happy New Year, and Thank You Very Much)
Orain artean 17.120 euro bildu dira, 35.000 dolarretan jarritako kopurutik.
[NABOren eta Sancho de Beurko Elkartearen kanpainarekin bat egiten duen artikulua]