euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

250. zenbakira iritsi da Alma Vasca, astero Tandil Argentinatik Jorge Gilabert-ek bidaltzen duen buletina

2009/10/07

AlmaVasca.com-eko lehenengo orrialdea
AlmaVasca.com-eko lehenengo orrialdea

PUBLIZITATEA

Bihar iritsiko da bere 250. zenbakira Alma Vasca, Jorge Gilabert-ek Argentinako Tandil-dik astero eta internetez bidaltzen duen euskal buletina. Batean eta bestean Euskal Herriaz eta Argentina eta munduko Diasporaz egunkari eta komunikabideetan agertutako artikulu eta informazioen irakurketa eta selekzio lana egiten du Gilabert-ek, ondoren bere buletineta bildu eta astean behin banatzeko. Munduko 610 pertsonek jasotzen dute astero, lehenengo alea 2003ko abenduan banatu ondoren. "Laupabost ordu kentzen dizkit egunero, Euskal Herriko prentsa internetez irakurtzeak, EuskalKultura.com bezalako argitalpenak eta euskal etxetako berripaperak irakurtzeak eta lagunek bidalitako informazio taxutzeak", azaldu digu Jorge Gilabert-ek bere lanari buruz galdetu diogunean.

Tandil, Argentina. Asteroko irakurketa eta selekzio lana da egiten duena, "emaitza banatzeko, musutruke eta dirurik irabazteko asmorik gabe, gaur egun jadanik 610 kide dituen lagunarte hautu bati, mundu osoan barreiatua eta kideak Tandilen bertan dituena, baina baita ere Argentina eta nazioarteko Diaspora osoan eta Euskal Herrian bertan ere", diosku Jorge D. Gilabert-ek.

Duela 68 urte Tandil herri argentinean jaioa, Jorge Gilabert Elizondon, Baztan Bailaran jatorria duen Maite Ródenas Mutuberriarekin dago ezkondua, eta hiru seme-alaba eta lau biloba dauzkate elkarrekin. Gilabert oso gazterik hasi zen Tandilgo 'Gure Etxea' Euskal Etxera joaten. "1963tik naiz etxe honetako bazkide, eta maite dut", aitortu digu, "eta beti saiatu izan naiz nire onena ematen. Zuzendaritza Batzordeko kargu guztiak pasatu ditut, aurtengo urte hasiera arte, orduan Zuzendaritza Batzordetik erretiratzea erabaki bainuen, gaztejendeari eta gauzak egiteko indar handia izan dezaketenei lekua egitea".

250 zenbaki 2003ko abendutik hona

Tandilgo Kable Telebistako kudeatzaile orokor gisa 1998an erretiratu ondoren, 2003ko abenduan ekin zion 'Alma Vasca' argitaratzeari, "lehenagorik sentitzen nuen behar eta engaiamendu baten adierazle gisa, nahiz eta ordura arte gauza desberdinak medio bide eman ahal izan ez nion".

Buletina egiteak "laupabost ordu" kentzen dizkio egunero, irakurketa lanetan, "internetez Euskal Herriko egunkari eta argitalpen nagusiak irakurtzen, EuskalKultura.com bezalako argitalpenak, euskal etxeetako berripaperak eta lagunek bidaltzen dizkidaten berriak errepasatzen". Materiala bereizita, "egunero prentsa osoa irakurri ezin duten lagunentzat interesgarriak izan daitezkeen oharrak buletineko dagokien atalean kokatzen ditut". Lan horretan languntzaile dauzka "Leioatik, Bizkaitik, nire semeetako bat eta bere emaztea, han bizi baitira. Leku hura eta Euskal Herriko beste zenbait paraje ezagutzeko zortea izan dut".

AlmaVasca.com domeinua

Jorge Gilabert-ek azaltzen du datorren urtetik aurrera www.almavasca.com domeinutik lan egiteko asmoa duela eta, beraz, irakurlegoa zabaldu nahiko lukeela orrialde berri eta zabalago bat eginez, irakurleei ere euren lekua emanez, zer pentsatzen duten eta euren iruzkinak biltzeko. Euskadin aurten gertatu diren aldaketa politikoak kontuak izanik, Diasporatik autonomia maila handiago baten alde nagi dugu lan egin, geure herri zaharraren usadio eta ohiturak jakitera emanez eta gertatu diren aldaketok hobeto ulertzen saiatuz.

"Geure nahia da Eusko Jaurlaritza berriak, euskal etxeek eta federazioek iritziak eman diezazkiguten horri buruz. Sinetsita gaude asko garela geure lurretik kanpo, munduan barreiatuta egonik, Euskal Herriak aurrera egin dezan nahi dugunak".

"Azkenik, eskerrak eman nahi nizkieke, laburrean, gure ekimen apaltxo honekin segi dezagun idatzi eta indarra ematen diguten hainbat erakunde eta laguni, bereziki Joseba Etxarriri, EuskalKultura.com-eko bere talaiatik egunero eta bere taldearekin batera munduko euskaldunak eta lagunok informatuta baikaituzte", bukatzen du Jorge Gilabert-ek.

Alma Vascako harpidedun egiteko, aski da gilabert@speedy.com.ar-ra idatzi eta hala eskatzea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia