Marcos Paz, Argentina. Irailaren 16tik 23ra garatu da aurten Marcos Paz herriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astea. Jaialdia bertako Nekazaritza eskolan egindako bazkari handi batekin hasi zen eta 220 pertsona bildu zituen. Baina bazkaria lehenengo ekintza baino ez zen izan; astean zehar euskal kulturaren zenbait adierazpen erakutsi baizitzaien hurreratu nahi izan zutenei, tartean erakusketa bat Kultura Etxean, eta besteak beste euskara, euskal zinema, kirola --pilota-- eta mus arloko proposamenak egin zirelarik.
Euskal Etxeko erreferente den Martin Garitonandia buletin honi azaldu dionez, “Euskal Etxeko bazkide eta lagunok elkartu eta une ederra pasa genuen; eta erreki ederra partekatu!”.
Euskal Astea igandean, irailaren 23an euskal komunitatean hildakoen aldeko meza batekin bukatu zen; funtzioan Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko abesbatzak kantatu zuen, euskal kantak, eta baita argentinarrak eta ingelesezkoak ere.