euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

22 urte azpiko Munduko Pilota Txapelketa, urriaren 11tik 19ra, Rosarioko Nafar Etxearen kantxan, Argentinan

2008/10/03

Rosarioko Nafar Etxeko pilotari bat jokoan (argazkia Rosarioko Nafar Etxea)
Rosarioko Nafar Etxeko pilotari bat jokoan (argazkia Rosarioko Nafar Etxea)

PUBLIZITATEA

Nazioarteko Pilota Federazioak, Argentinako Pilota Federazioak eta Rosarioko Nafar Etxeak hitzarmenean adostu bezala, VII. Munduko Pilota Txapelketa Santa Feko hiri horretan egingo da. Hamabi herrialdeetako federazio eta taldeen partaidetza izango du txapelketak, eta hiru modalitateetan jokatuko dute pilotariek: eskuz banaka eta eskuz binaka, larruzko paleta eta pala motza. Partidak Rosarioko Nafar Etxeko frontoian --36 metrokoa da eta Rosario ondoko Funes herrian dago-- ikusgai.

Rosario, Argentina. Nazioarteko Pilota Federazioak, Argentinako Pilota Federazioak eta Rosarioko Nafar Etxeak bultzatuta, 22 urte azpikoen VII. Munduko Pilota Txapelketa urriaren 11tik 19ra izango da. Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador, Estatu Batuak, Espainia, Frantzia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuelako jokalariek hartuko dute parte. Hiru modalitatetan jokatuko dute pilotariek:  eskuz banaka eta eskuz binaka, larruzko paleta eta pala motzean, horretarako prestatutako 36 metroko frontoian.

Ekimen hau Rosarioko Nafar Etxeak azken urteotan egin duen ekitaldi nagusienetakoa da eta denbora daramate berau prestatuz. Nafar Etxeko frontoia Rosariotik gertu dagoen Funes herrian dago eta elkartearentzat luzaz izandako ametsa da mundiala hona ekartzea. Lehenengo aukera orain dela bi urte etorri zen, 2006ko irailearen 26an, Mexikon egin zen Nazioarteko Pilota Federazioko biltzarrean Argentina Txapelketako egoitza izateko izendatu zutenean. Argentinako Federazioak Rosarioko Nafar Etxea aukeratu zuen Funeseko “Nafarroako Erresuma” frontoian mundiala antolatzeko. 2005ko azaroan inauguratu zuten 36 metroko frontoi hau. 

Txapelketa hau Rosarion egin ahal izateko akordioa sinatzeko ekitaldira honakoak bertaratu ziren: Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko diruzaina, Angel Arraiza; Argentinako Federazioko presidentea, Juan Carlos Trigo; Rosarioko Nafar Etxeko titularra, Fernando Latasa Blanco; eta Sandalio Monreal, etxe honetako lehendakari ohia eta txapelketaren bultzaile nagusia.

Funes herria, Rosariotik 15 kilometrora dago kokatua, Santa Fe probintziako hegoaldean.

Lotura interesgarriak

Rosario Nafar Etxearen webgunea
hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia