La Plata, Argentina. Prest dauka La Platako Euzko Etxeak erakundearen 70. urteurrenaren baitan ospatuko duen Euskal Astearen programa, azken orduko aldaketa txikiren bat gora-behera. Informazio gehiago eskuratzeko edota azken momentuko datuak baieztatzeko, bere webgunea berritu jarri du euskal etxeak, www.centrovasco.com betiko helbidean.
Larunbata, azaroaren 1a
-10etatik 15etara, Hockey Topaketa/ Haurren Futbola. Lekua: Las Banderitas Kirol Zelaia, City Bell.
-18:30etan, Magdalena Mignaburu-ren “Euskal Aberria Argentinan” liburuaren aurkezpena. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea.
-19:30etan, 2014ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioa. Agintarien hitzak. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko erabilera anitzeko aretoan.
-20:00etan, Magdalena Mignabururen ‘Gure Arropa’ erakusketaren estreinaldia. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko erabilera anitzeko aretoa.
-21:00etan, Ohorezko ardoa. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.
Igandea, azaroaren 2a
-15etatik 21etara, “7º Abierto de la Ciudad de La Plata” izeneko Xake Txapelketa, hiri, nazio eta mundu mailako txapeldunak partaide. Lekua: euskal etxeko Toki Alai aretoa.
-17:00etan, Itsuen Futbol Taldearen erakustaldia. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko parkea.
-19:00etan, “Euskaldunen Argentina” argazki erakusketaren inaugurazioa, Euzko Etxea-k eta Aliantza Frantsesak antolaturik. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko A aretoa.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Lekua: euskal etxeko pilota lekua.
Astelehena, azaroaren 3a
-17etik 21etara, Euskal kulturari buruzko hitzaldiak: Mikel Ezkerroren “Euskaldunak Argentinan”, Jorge Beramendiren “Euskaldunen sorrera”, Carlos Irisarriren “Euskal literatura lehen eta gaur”, Dani Oiarbideren “La Platako Unibertsitateko Euskara lektoretza. Etxepare Institutua”, eta Luis Luquezen “Euskaldunak Ternuan”. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota nazioarteko kontseiluak antolaturik. Lekua: euskal etxeko pilota lekua.
Asteartea, azaroaren 4a
-18:00etan, “Zergatik idatzi hain txikia den hizkuntza batean” izenburuko Fito Rodriguez idazle euskaldunaren hitzaldia, Etxepare Institutuko La Platako Unibertsitateko Euskara Lektoretzaren koordinaziopean. Lekua: UNLP.
-18etatik 20etara, Haurren Futbol Topaketa. Lekua: euskal etxeko polikiroldegia.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.
Asteazkena, azaroaren 5a
-18etatik 20:30etara, ‘Euskal Zinemaren Ibilbidea: 1895-20132’ hitzaldia. Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo zuzendarien Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren proiekzioa. Eztabaida Carlos Gabilondok zuzendua. Lekua: “Bernardino Rivadavia” Kulturguneko mikrozinea. Sarrera libre eta doakoa.
-Nazioarteko pilota txapelketa, Euskal Pilota Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Lekua: euskal etxeko pilota lekua.
Osteguna, azaroaren 6a
-19etatik 21etara, Marcela Inda eta Sabrina Oteguiren “A(nt)ZE(z)LANA!” obraren antzezpena. Testua “Nire Etxea-Mi Casa” antzerki lehiaketaren irabazlea izan da. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-gunea.
Ostirala, azaroaren 7a
-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea
-10etatik 13etara, Mahaingurua Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoekin. Gonbitea honako alderdi hauei luzatu zaie: PNV, EH Bildu, PSE, PP eta UPyD. Gure Esku Dago eta Lokarri elkarteetako ordezkariak ere daude gonbidatuta. Lekua, Buenos Aires Probintziako Diputatu-Ganbera. 53. kalean, 7 eta 8. artean
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: euskal etxea
-18etatik 21etara, Abesbatzen Topaketa, Cañuelasko Denak Bat, San Nicolasko Euskal Etxea, Buenos Airesko Euskaltzaleak eta La Platako Euzko Etxea euskal etxeak partaide. Lekua: Udaletxeko Urrezko Aretoa, 12. kalean, 51eta 53 artean, 1. solairuan
-20etan, Euskal Lanari omenaldia. Topaketa La Plata Handiko Industria Elkartearekin eta La Platako Udalarekin batera antolatuko du euskal etxeak. Lekua: República de los Niños erakusketa-lekua.
-21:30etan, La Plata Handiko Industria Elkarte Argentinarraren urteko afaria. Lekua: República de los Niños.
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal Etxea.
-23:00etan, Erromeria. Euskal musika zuzenean. Lekua: Toki Alai euskal etxeko aretoa.
Larunbata, azaroaren 8a
-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea
-9:30etatik 12:30etara, FEVAren bilera. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren mandatarien harrera. Lekua: Republica de los Niños
-11:40etan, Diaspora Proiektuaren aurkezpena, Iparraldeko Eusko Ikaskuntza-ko Maialen Zamponi-ren eskutik. Lekua: Republica de los Niños
-12:00etan, Itsaslur Overtrails-en aurkezpena, "Turismoa, Euskal Herria eta bere diasporaren lokarri", Karlos Agirreren eskutik. Lekua: Republica de los Niños
-9etatik 13etara, Euskal liburutegien 16. Bilera. Lekua: euskal etxea.
-10:00etara, Dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua: euskal etxea.
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: euskal etxea
-14etatik 17etara, Euskara standa. Lekua: Euskal etxea
-17:00etan, Kalejira. Lekua: euskal etxetik Atenas Klubera, 12. kaletik
-19etatik 21:30etara, Dantza emanaldia. Omenaldiak. Lekua: Atenas Kluba
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal etxea
-24:00etan, 'Itziarren semeak' taldearen kontzertua. Erromeria. Lekua: euskal etxeko Toki Alai aretoa
Igandea, azaroaren 9a
-Meza. Lekua: Nuestra Sra. de la Misericordia Kapera, República de los Niños-en. Ordua baieztatzeke.
-11:00etan, Plaza dantzak. Lekua: República de los Niños
-13:00etan, Agur Bazkaria. Euskara lehiaketen eta Pilota Txapelketen sari banaketa. Lekua: República de los Niños-eko karpa
-17:00etan, Agurra
Helbideak:
-“Islas Malvinas” Kultur-gunea: 19. kalea, 50 eta 51. artean
-“Bernardino Rivadavia” Kultur-aretoa: 7. kaleko 755. Zenbakian (47 eta 48. Artean)
-República de los Niños erakusketa-lekua: General Belgrano Bidea eta 500. kalea. Gonnet.
-Atenas Kluba: 13. kalean, 58 eta 59. artean.