euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (eta 6): Gernikako Arbolari gorazarre, dantzarien alardea eta bazkari erraldoia

2023/11/21

Igande goizean, mezaren ostean, Dardo Rocha plazan Gernikako Arbolari omenaldia eta ehunka dantzariren alardea, euskal etxeetako musikariak lagun. Itxierarako, agur bazkaria Euzko Etxean
Igande goizean, mezaren ostean, Dardo Rocha plazan Gernikako Arbolari omenaldia eta ehunka dantzariren alardea, euskal etxeetako musikariak lagun. Itxierarako, agur bazkaria Euzko Etxean

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Seigarren, eta azken, irudi kronika. Argentinako euskal diasporaren urteroko topaketaren amaierara iritsita, Euskal Asteko igande goiza, ohi bezala, mezarekin hasi zen. Honakoan hitzordua Nuestra Señora de Nueva Pompeya Parrokian izan zen eta euskal etxeetako ohorezko guardia bertaratuta. Zeremoniekin jarraituz, hurrengo agertokia Dardo Rocha plaza izan zen, bertako eta Euskal Herriko agintariek lore eskaintza bana eginez Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean.

Partaide izan ziren, besteak beste, Necocheako alkate Arturo Rojas, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Zabaltzeko zuzendari Monika Madinabeitia, FEVAko lehendakari Arantxa Anitua eta Necocheako Euzko Etxea-ko lehendakari Cristina “Kiti” Zubillaga.

Alardea eta azken agurra

Hirurehun dantzarik baino gehiagok hartu zuten parte 61 kalean eskainitako alardean, ikusleak mila inguru zirela.. Agintarien tribuna ofizialaren aurrean dantzariek Aurreskua, Ezpata Dantza, Lore uztaiak, San Migel, Arku Dantza, Fandango, Ari Arin eta, ixteko, “chacarera” argentinarra dantzatu zuten.

  
2023ko azaroaren 12an, lore-eskaintza; eta dantzarien alardea, Necocheako 61 kalean

Ondoren, bildutakoak pixkanaka Euskal Etxearen egoitza aldera erretiratzen joan ziren, bertako jai areto nagusian eta kirol kantxa handian egokitutako jangela erraldoian egingo zen bazkari jendetsura biltzeko. Bazkaria arratsaldeko azken orduetaraino luzatu zen eta agur esateko orduan, “Bahian elkar ikusi arte” ugari entzun ziren, hurrengo Euskal Aste Nazionala 2024ko azaroan izango baita hiri horretako Unión Vasca euskal etxea antolatzaile.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia