Necochea, Argentina. Laugarren kronika. Azkenik, larunbata iritsi zen, agenda lan bileraz eta aisialdi proposamenez beteta. Goizean, Necocheako Euzko Etxearen egoitzan, ordu berean, FEVA eta Euskal Etxeetako Liburutegietako liburuzain eta arduradunen bilerak egin ziren eta, urteroko gaualdi handirako ordu gutxi falta zirela, Argentinako euskal elkarteetako dantza taldeen zuzendariek ere eurena izan zuten.
Euskal Aste Nazional honetara Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz ere bertaratu zen, izan ere bere lehenengo bisitan hirira eta baita Euskal Aste batera ere, eta Arturo Rojas hiriko intendenteak eta udal agintariek bere bulegoan harrera egin ostean, Euzko Etxean hitzaldi bat eskaini zuen, aretoa jende beteta.
Arratsaldean, ia ehun euskaltzale bildu zituen mintzodromo arrakastatsu batek, itsasoz bi aldeetako euskaldunekin solasean aritzeko eta elkar ezagutzeko aukera eskaini zuen. Elkarrizketek kalean jarraitu zuten, beste hitzordu handi baten zain, Danborrada eta Dantzari eta Musikarien Kalejira, erraldoi eta buruhandiekin batera Paris Antzokirako bidean, Argentinako dantzari taldeen eskutik gaualdi artistikoa gauzatuko zen tokira.
Hona argazki galeria berria, larunbat goizetik Paris Antzokiko gaualdirainoko tartea islatzen duena [hurrengo emanaldia datorren astelehenean].