euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (3): abesbatzak, jolas & joko hondartzan, Aukeran eta erromeria Laiotzekin

2023/11/15

Ostiraleko programa borobiltzeko aukera anitz: musika koralaren kontzertua Euskal Etxeetako abesbatzen eskutik, jolasak hondartzan, Aukeran Dantza Taldearen “Migratzaileak” ikuskizuna eta erromerian, Laiotz Taldearen musika
Ostiraleko programa borobiltzeko aukera anitz: musika koralaren kontzertua Euskal Etxeetako abesbatzen eskutik, jolasak hondartzan, Aukeran Dantza Taldearen “Migratzaileak” ikuskizuna eta erromerian, Laiotz Taldearen musika

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Ostiral arratsaldeak gustu guztientzako musika eta dantzak eskaini zituen, baita Necocheako hondartzetan aisialdi eta libertimendu une bat konpartitzeko gonbidapena ere. Sokatiran edo txinga-lasterketan parte hartzea edo, besterik gabe, itsasertzean matea hartuz lagun zahar horiekin berriz elkartzeaz gozatzea bat baino gehiagoren hautua izan ziren. Beste batzuek Santa María del Carmen Parrokiara musika korala entzutera hurbiltzea erabaki zuten. Iluntzean, berriz, ezinbesteko hitzordua Paris Antzokia izan zen, Aukeran Dantza Konpainiak “Migratzaileak” ikuskizun ahaztezina aurkeztu baitzuen. Eta, egun biziari amaiera emateko, Laiotzen musika bere alaitasun osoz aireratu zen 2023ko Euskal Aste Nazionaleko lehenengo erromerian.

Euskal etxeetako abesbatzen topaketa

Necochean bost abesbatza bildu ziren Euskal Aste Nazionaleko koru kontzertu ederra eskaintzeko. Amaieran denek batera "Ikusi mendizaleak" abestu eta txalo beroa jaso zuten. Partaide nizan ziren San Nicolaseko Euskal Etxeko "Errekatarrak", Jorge Mena gidari; Coronel Pringleseko Eusko Biltzar Euskal Etxeko "Eusko Alaia" abesbatza, Ana Maria Brouques zuzendari; Tandilgo Gure Etxea-ko "Gure abestiak", Martin Tumbarino zuzendari; "Euskaltzaleak" Buenos Airesko Euskaltegikoa, Ana Etchepare gidari; eta Cañuelasko "Denak Bat" Euskal Etxekoa, Leandro Vallejo gidari.

Aukeran-en ikuskizun ederra

Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean, Aukeran Dantza Konpainiak Euskal Asteko bigarren ikuskizuna aurkeztu zuen. Migrazioaren mugimendua dantzara ekarriz, ametsen, beldurren, oinaze eta itxaropenen inguruko hausnarketa eta gogoeta egin eta eragiten dute. Bertan egon ziren guztien oroimenean geratuko da “Migratzaileak”, Donostiako etorritako konpainia honen aurkezpen bikaina, txalo zaparrada amaigabe eta itxi batez eskertu zuten ikusleek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia