euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (1): Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean, euskal oraina eta geroa ospagai

2023/11/13

Necocheako Euzko Etxea antolatzaile, haur. gazte eta helduak Euskal Asteko protagonista izan dira 2023ko azaroaren 6tik 12ko festan
Necocheako Euzko Etxea antolatzaile, haur. gazte eta helduak Euskal Asteko protagonista izan dira 2023ko azaroaren 6tik 12ko festan

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Xarmanki pasatu da joan den aste osoan Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionala. Asteburuan bereziki, Argentina osoko euskaldunak eta dantza talde, kulturgile eta jendeak bildu dira, baita Uruguaikoak ere, eta bazen baita ere Estatu Batuetako, Kanada eta Brasilgo euskal komunitateetako lagunik. Artikulu honetan, beherago, asteburuak emandako irudien lehenengo hurreraketa egingo dugu, eta bihar asteartea hasiko gara argazki eta irudi kronika kronologiko xehetua egiten, aurrenekoa, hain zuzen ere, ostiral arratsaldez ireki zuen Simposium edo Jardunaldia islatuz.


Ostiral arratsaldean, Jardunaldia. Irudian, Gorka Alvarez Jaurlaritzaren jarduera eta planak azaltzen


Jende frango bildu zen hitzaldietara, Euzko Etxeko bigarren solairuko aretoan


Necocheatik munduratu diren programak ere aurkeztu ziren, hala nola Hator Hona famatua


Larunbat goizean FEVAk bere Euskal Asteko ohiko bilkura egin zuen, Arantxa Anitua buru


Uruguai, AEB eta beste gonbidatuetako batzuk. Hizlari, Etxepareko Kinku Zinkunegi eta Monika Madinabeitia


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek hitzaldia eman zuen, Arantxa Anitua aurkezle

Bestela, gogoratuko dugu 2023ko Euskal Asteko programako parte direla aipatutako Simposiuma Diasporari buruz, artxibari eta liburuzainen bilkura, dantza zuzendariena, FEVAren osoko bilkura, Euskal Herritik etorririk Aukeran dantza taldea eta Laiotz-eko musikariak, dantza klasea Edu Muruamendiarazek emana, sagardotegi txotx afaria egin Euskal Etxekoek ekoiztutako sagardoarekin, euskal etxeetako bost abesbatzek kontzertua eskaini zutela, euskara praktikatzeko mintzodromo arrakastatsua gauzatu zela...


Necochean, ezin falta Danborrada, jotzaileen artean Euskal Herriko eta  AEBko gonbidatuak ere


Ongi antolatutako dantza jaialdia, Iñaki Aramayo aurkezle euskaraz zein gaztelaniaz


Argentina osoko, eta Montevideoko Eusko Indarra, orotara 21 dantza talde ikuskizun ederrean


Xiberoko dantzak ere. Irudian godalet dantza, bost dantzariak oinak batera edalontzi gainean


Igande goizen, ohiko moduan, dantzarien alarde eta erakustaldia, eguraldia lagun


Txistularien zuzeneko musikaren ondoan, agintariak, hiriko, EEko eta Eusko Jaurlaritzako


Ikuskizun ederra, eta besteak beste fandango eta arin-arina dantzari guztiak elkarrekin dantzatuz


Argentinari ere ohore, eta euskal dantzariak 'chacarera' tipiko bat elkarrekin dantzatuz


Bazkari eta afariak ere Euskal Etxeko aretoetan egin dira, askotan txiki geratuta


NABOKO Jean Flesher hitzaldi-emaile, danborradan jotzaile eta soinujotzaile eta kantari ere ikusi genuen

...ahaztu gabe, astean lehenago bururatutako argazki-erakusketa, larunbateko danborrada, kabalkada Necocheako karriketan musika eta dantzariekin eta buruhandi eta erraldoiekin, 21 dantza taldeko gaualdia antzokian, eta igandean meza izan zela, lore-sorta ezartzea Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, erromeria eta berbenak, dantzarien alarde eta erakustaldia plazan... Festa ederra, irriz eta bozkarioz betea. Zorionak antolatzaile, arizale eta partaide guziei! Datorren urteko Aste Nazionala, Bahía Blancan. Aupa Bahía!

[Segi datozen egunetan 2023ko Euskal Asteko argazki eta bideo kronika xehetuagoa]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia