euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazional Argentinarreko voucherrak eta egitaraua plazaratu ditu Necocheako Euzko Etxeak

2023/09/20

Necocheako Euzko Etxea herrialde osoko, inguruko herrialdeetako eta Euskal Herriko ehunka bisitariren bilgune izango da
Necocheako Euzko Etxea herrialde osoko, inguruko herrialdeetako eta Euskal Herriko ehunka bisitariren bilgune izango da

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Atzerako kontua abian da. Argentinako euskal diasporaren jai handirako sei aste baizik falta ez direlarik, Necocheako Euzko Etxeak 2023ko Euskal Aste Nazionalaren behin betiko egitaraua aurkeztu du. Baita voucherren prezioen berri eman ere. Izan ere, bi voucher mota antolatu dituzte, gorria eta berdea, otordu-zerbitzuaren motaren eta menuaren arabera. Honako hauek dira:

VOUCHER GORRIA
- 3 egunekoa, $ 36.000 (36.000 peso). Barne ditu ostiraleko gosari, bazkari eta afaria; larunbateko bazkari eta afaria; igandeko bazkaria eta ostiral eta larunbateko ikuskizunetarako  sarrerak.
- 2 egunekoa, $ 29.000. Barne ditu larunbateko gosari, bazkari eta afaria; igandeko bazkaria eta larunbateko ikuskizunerako sarrera.

VOUCHER BERDEA
- 3 egunekoa, $ 40.000. Barne ditu ostiraleko gosari, bazkari eta afaria; larunbateko bazkari eta afaria; igandeko bazkaria eta ostiral eta larunbateko ikuskizunetarako sarrerak.
- 2 egunekoa, $ 31.000. Barne ditu larunbateko gosari, bazkari eta afaria; igandeko bazkaria eta larunbateko ikuskizunerako sarrera.

OHARRAK
- 4 urte arteko haurrek (4 urtekoak barne) ez dute voucherrik ordainduko
- 5 eta 11 urte artekoek (biak barne) voucherraren %50 ordainduko dute.
- 12 urtetik gorakoek voucherraren %100 ordainduko dute.
- Lo egiteko lekua ez dago voucherren barne.
- Ostiraleko eta larunbateko bazkariek barne dute alkoholik gabeko edaria eta ur minerala.
- Ostiraleko eta larunbateko afariek barne dute alkoholik gabeko edari bat edo litro erdiko ur minerala.
- Igandeko bazkariak edari guztiak ditu barne.
- Voucher berdeko afariek menu ezberdina izango dute eta zerbitzariek zerbitzatuko dituzte.
- Voucher gorriko afariak barran jasoko dira eta eserita afaltzeko tokiak ezarriko dira.
- Osteguneko Sagardotegiko afarirako txartelak azaroaren 6a arte, astelehena, egongo dira salgai (prezioa konfirmatzeke)
- Igandeko bazkariaren prezioa eta antzerkirako sarrerarena laster jakinaraziko dira.
- Menu zeliakoa eta beganoa: voucherra erreserbatzeko unean eskatu.
- Adierazitako prezioak irailaren 30era arte mantenduko dira.
- Voucherren prezioak %10eko igoera izango du urrian erosiz gero.

ORDAINTZEKO MODUA
Transferentzia bidez, erosi nahi den voucher kopurua eta mota adieraziz eta 2262-483777 telefono zenbakira ordainketa agiria bidaliz.

Komeni da beste behin errepikatzea aurtengoan lo egiteko lekurik ez dela Euskal Aste Nazionalaren antolakuntzak eskainitako voucherrean sartuko. Bertaratzeko asmoa dutenek zuzenean kudeatu beharko dute hiri hotelekin.

2023ko EUSKAL ASTE NAZIONALeko PROGRAMA

Hau da Argentinako 2023ko Euskal Aste Nazionaleko Behin-Betiko Programa Osoa. Ostiral eta larunbat gaueko ikuskizunak izan ezik, ekitaldi guztiak Euzko Etxearen egoitzan egingo dira, 58 Etorbidea eta 65 kaleko helbidean.

Azaroaren 6, astelehena
- 19:30etan 2023ko Euskal Aste Nazionaleko hasierako ekitaldia. Boulevard Avda. 58an Txupinazoa, ikurrinaren eta Argentinako banderaren igoera.
- 20etan Argazki erakusketa “Necocheako Euzko Etxearen hastapenak”
- 20:30etan Txikiteoa

Azaroaren 7, asteartea
- 20etan harrera Laiotz Taldea eta Aukeran Dantza Konpainiari
- 21etan Lagunarteko afaria

Azaroaren 8, asteazkena
- 20etan Osasuna Otxotearen kontzertua. Txikiteoa

Azaroaren 9, osteguna
- 18etan Master classa, Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik
- 20etan Aukeran Taldeak “Maurizia” ikuskizuna aurkeztuko du
- 21etan Sagardotegi Afaria

Azaroaren 10, ostirala
- 08etan Harrera ordezkaritzei, gosaria eta akreditazioak
- 12etan Ordezkaritzen bazkaria
- 15etan “Euskal diasporan esperientziak partekatzen” Jardunaldia.
- 15etan Jolasak hondartzan / Miguel Lillon Parkean
- 17etan Euskal Etxeetako Abesbatzen emanaldiak Santa María del Carmen Parrokian
- 20etan Gaualdia: Aukeran Dantza Konpainia Paris Antzokian
- 22etan Ordezkaritzen afaria. Erromeria, Laiotz Taldearen musikaz

Azaroaren 11, larunbata
- 08etan Harrera ordezkaritzei, gosaria eta akreditazioak
- 09:30etan Euskal Etxeetako liburuzainen bilera
- 10etan FEVA bilera
- 11etan Dantza taldeetako zuzendarien bilera
- 13etan Ordezkaritzekin bazkaria
- 15etan Mintzodromoa, euskarari eskainitako gunea. Solasak euskaraz
- 17etan Danborrada. Dantzari eta musikarien kalejira. erraldoi eta buruhandiak lagun, Paris Antzokirako bidean
- 19etan  Emanaldi artistikoa Paris Antzokian
- 22etan Ordezkaritzen afaria. Erromeria, Laiotz Taldearen musikaz

Azaroaren 12, igandea
- 10etan Meza Nuestra Señora de Nueva Pompeya Parrokian
- 11:30etan Eskaintza ekitaldia Gernikako Haritzaren Kimuaren aurrean
- 12etan Plaza dantzak
- 13:30etan Lagunarteko bazkaria
- 18etan Azken agurra ordezkaritzei



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia