Donostia-San Sebastian. Urtea bukatu, urtea hasi... Biak egiteko, euskara lagun eta ospagai. Artikulu honetara gure erredakziora iritsitako lau bideo hautatu eta bildu ditugu, abenduan, 2023ko Euskararen Egunaren karietara grabatuak, Diasporako lau puntutan, atxikimendu eta engaiamendu erakusle. Bideoak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxetik; Argentinako Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxetik; Perutik, Limako Euskal Etxetik; eta Estatu Batuetatik, bertatik antolatuta online funtzionatzen duen Arnas Berri Bertso Eskolako zazpi kide bertso bana oparituz. Hona:
Euskara eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospagai, jostagarri eta bilgarri Valentzian
Arrecifeseko (Argentina) Helduentzako Kantu Tailer Librea "Lau teilatu" kantatzen, Mariana Dominé Irigoyen zuzendari
Limako Euskal Etxetik, Nerea eta Maurizio "Txoria txori" eskaintzen munduko gainerako euskaldunei
Estatu Batuetatik, online grabatua, Boisetik koordinatzen den Arnas Berri Bertso Eskolako zazpi kide bertsotan: Martin Goikoetxea, Rock Springs, Wyoming-etik; Nerea Ezeiza Arregi, New Yorketik; Asier Barandiaran, Reno-San Frantziskotik; Oier Pastor, San Frantziskotik; Ibon Iza, Dima Bizkaitik; Urtzi Urrutikoetxea, Washington DCtik; eta taldeko koordinatzaile, Todor Azurtza, Idahoko Boisetik. Bertso bakoitza audioan eta idatzita euskaraz, alboan ingelesezko itzulpena duela.
Euskara lagun eta leku gero eta handiagoa irabaziz ibil gaitezen munduko euskal komunitateetan, hona hasi berria dugun 2024 urterako gurari eta agiantza!