Buenos Aires, Argentina. Joan den asteburuan hiriburu argentinarrean egindako Buenos Airesek EH ospagai topaketaren hamargarren edizioak bertaratu zirenen oroimenean utzitako zapore, usain, irudi eta doinuen oihartzunek segitzen dute. Baina partekatu zen festaren oroitzapen ederrarekin batera, beste sentipen bat ere geratu da: lana ondo bete izanaren bozkarioa partaide guztiengan. Eta halaxe baietsi dio Euskalkultura.eus-i José Gabriel Anitua Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakariak:
"Erabat pozik gaude, 2022ko Buenos Airesek EH ospagai, orain arteko edizio guztiak bezala, arrakasta biribila izan baita, publikoaren aldetik, eta baita gure erakunde guztien arteko antolaketa eta partaidetza koordinatuaren arrakasta gisa. Esker oneko hitzak baizik ez ditugu guztientzat, hiriari gure kultura, izaera eta gauzak egiteko modua erakusten egindako lanagatik. Antolatzaileok zorionak eman eta eskerrik asko erraldoi bat eman nahi diegu partaide eta laguntzaile izan diren euskal etxe eta kolaboratzaile guztiei. Mila esker handi bat!
Hona ekitaldiko bideo adierazgarri batzuk [bihar irudi gehiago]:
Topaketaren hastapena, joan den larunbat eguerdian. Hasierako desfilea
Agurra kantatu eta dantzatuz, Laurak Bateko dantzariak eta Lagun Onak Abesbatza
Danborrada, José Gutiérrez eta Jorge Rabufetti zuzendari, Itsas-Armadako Banda laguntzaile
'Paloteado' makil dantza. Buenos Aireseko Nafar etxeko dantzarien eskutik