euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2022ko Buenos Airesek EH ospagai eta Euskal Diasporaren egunak euskal alaitasunez bete zuten hiriburuko festagunea

2022/09/12

Argentinako bandera eta ikurriña hasierako desfilean. Aste honetan zehar, bideo eta argazki kronika
Argentinako bandera eta ikurriña hasierako desfilean. Aste honetan zehar, bideo eta argazki kronika

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ikurrinak eta bandera txuri-urdinargiak batera aireratu dira berriro ere hiriburu argentinarrean BAC edo Buenos Aires Celebra 'País Vasco' —'Buenos Airesek EH ospagai' bataiatu genuen euskaraz bere lehenengo edizioan— festan, Maiatzeko etorbidean, hiriaren bihotzeko karrikagune hau hau beste behin bertako euskal gizataldearen indarraren, bizipozaren, engaiamenduaren eta segida-nahaiaren isla emanez, Laurak Bat Euskal Etxea koordinatzaile, eta Buenos Airesko Hiri Autonomoko Gobernua sustatzaile. BAC jaialdiaren hamargarren edizioan, musika, dantza, sukaldaritza, danborrada eta euskal kulturaren beste andana bat adierazlez gozatu duten makina bat partaide bildu dira, egiaz Euskal Herri txiki bat bihurtutako kale tarte hauetan..

Bi urtez pandemiagatiko oztopoak jasan ondoren, ospakizuna berriro ere egin eta elkarbanatu ahal izateak zapore berezia ekarri du. Eta berriro elkartzearen pozaz gain, oraingo honetan Euskal Diasporaren Eguna (EDE) ere ospatu da bertan, euskal emigrazioak izan duen eta egun duen garrantzia ezagutarazi eta aitortu nahi duen eguna. Eusko Jaurlaritzak, izan ere irailaren 8a, instituzionalizatu zuen 2018an munduan barreiatutako bere seme-alaben egitatea jendaurretzeko.

Euskal erakundeen aldetik etorri dira 'Buenos Airesek EH ospagai'ra, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu. Nafarroako Gobernuaren izenean Iñaki Martinez de Virgala Lusarreta, Kanpoko Herritarrekiko Harremanetarako zuzendaria eta Uruguaiko euskal gizataldeak ere izan du bere ordezkaritza, FIVUko lehendakari Juan Pedro Arin buru. Horiek, bistan da Argentinako euskal gizataldeko FEVAko lehendakari Arantxa Anitua eta bertako euskal etxeetako lagunei gehituta. Bestelako euskal bisitari eta partaideak ere izan dira, beste artikulu batzuetara bildu dugunez.

Argentinar erakundeen aldetik, bertaratu dira, besteak beste, Matias Lopez Hiritar Garapenerako idazkaria; Pamela Malewicz, Giza Eskubide eta Kultur Aniztasun azpi-idazkaritzako buru; eta Mercedes Barbara, Argentinako Gizataldeen zuzendari orokorra.

BACeko bideoak eta argazki galeria osoa, aste honetan zehar EuskalKultura.eus-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia