euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2021 kultur eskaintza ari da prestatzen FEVA eta deia luzatu die EEei proposamenak otsailaren 19rako bidal ditzaten

2021/02/11

FEVAren urteko lehenengo bilera otsailaren 6an egin zen
FEVAren urteko lehenengo bilera otsailaren 6an egin zen

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ziklo berriari begira, urtean zehar garatuko dituen kultur jardueren programa ari da antolatzen Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa. Elkarteko lehendakari Arantxa Anituak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “iaz bezala, urteko lehenengo seihilekoan bederen aktibitateak birtualak egingo ditugu. Alde batetik, ez dugulako uste osasun egoera sobera hobetu denik; bestetik, birtualtasunak bultzada polita eman diolako Federazioari, eta uste dugulako bide egokia dela”.

“Pandemiarengarik 2020 urtea oro har oso txarra izan den arren, aldi berean guretzat erabat aberasgarria izan dela behar dugu esan. Online lan egiteak aukera ugari eman dizkigu: anitz eduki berri sortu ahal izan ditugu eta ohi baino euskal etxe gehiagotara iritsi gara, Argentinan hasteko, baita inguruko herrialdeetan ere”, azpimarratu digu Anituak.

Martxoan-edo 2021 ikasturtea hasten denerako, euskal etxeei eskainiko dien kultur programa osatzen ari da Federazioa eta horretarako deia egiten die EEei hala nahi duen bakoitzak bere proposamena aurkeztu eta emailez bidal diezaion secretaria@feva.com.ar helbidera, otsailaren 19ra arte, zehaztasun hauekin: ekintzaren berri, nor izango duen arduradun eta nola burutuko duen.

“Datozen bileretan aztertu eta joango gara xehetzen proposamenak. Aurrez aurreko topaketaren bat anolatzeko aukera ere aztertuko dugu; izan ere, elkarrekin aurrez aurre biltzeko falta handia sumatzen dugu”, adierazi digu lehendakariak.

FEVAren egutegia

Federazioaren urteko lehenengo bilera otsailaren 6an egin zen, plataforma digital batean. Euskal etxeetako 20 bat ordezkari partaide, euskara arloko ekintzen balantzea egin zen, hala nola 2021eko lehenengo barnetegiarena eta egun hauetan Gipuzkoako Lazkaon irakasle talde bat egiten ari den egonaldiarena ere.

Apirileko bere Biltzar Nagusia ere hasia da antolatzen FEVA. Biltzarrean, Zuzendaritza Batzordeko zati bat berrituko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia