Buenos Aires, Argentina. Euskara kontinente amerikarrera, iparraldera hain zuzen, iritsi ziren lehenengo hizkuntza europarretakoa izan zen eta garai hartan leku propio bat lortu zuen, pidgin bat sortuz gainera orduan inguru hartan mintzatzen ziren bertako hizkuntza indigenen artean. Euri dezentek busti gaitu gerotik, baina argi esan daiteke euskarak bizirik segitzen duela gaur egun Ameriketan, euskal komunitate barne eta kanpoan, eta gero eta gehiago direla euskal etxeetan zein unibertsitateetan euskara ikasi eta landu nahi dutenak, Eusko Jaurlaritzaren sostengua laguntzaile.
Euskara eskolak eskaintzen dituzten zentru eta ikasguneak ere gero eta gehiago dira, lehen HABEren esku zegoen eta gaur egun Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programak trebatutako irakasleak lagun.
Proiektu honi gehitu behar zaio euskara eta euskal kultura eskolak gero eta unibertsitate gehiagotara iritsi izana, Etxeparek kudeatzen dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurleak medio, euskara eta euskal kultura klaseak unibertsitate esparruan ere txertatuz.
Segidako lerro hauetara martxoan edo apirilean eskolekin hasiko diren euskal etxe eta unibertsitateen zerrenda bildu nahi izan dugu. Beste askotan bezala, seguruenik diren guztiak ez daude, baina dauden guztiak dira, euren data eta mailak baieztatu dizkigutenak bederen. Zure euskal etxea edo unibertsitatea ez baduzu ikusten, gehitu dezakezu artikuluaren amaieran, ‘Azken Komentarioak’ atalean, eskerrik asko.
ARGENTINA
-Azulgo Gure Txokoan, martxoaren lehenengo astean hasiko dira klaseak. Hasiberriak astearteetan 18etan eta aurreratuak asteazkenetan ordutegi berean. Informazio gehiago, hemen.
-Bahia Blancako Union Vascan, martxoaren eskolak 17an abiatuko dira. Hiru talde irekiko dituzte. Hasiberriak astelehenetan bilduko dira, maila ertaineko taldea asteazkenetan, eta aurreratuak ostegunetan. Klaseak bi ordukoak izango dira, arratsaldeko 7etan hasita. Informazio gehiago, hemen.
-Buenos Airesko Euskaltzaleak 10 talde izango ditu aurten, horietako bi hasiberriei begira eta ordutegi hauetan: astearteetan 18:30etatik 21:30etara eta ostiraletan 17etatik 20etara, apirilean hasita. A1, A2 eta B1 mailako gainerako taldeetako ordutegiei buruzko informazioa, euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera eskatu behar da.
-Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak bi hasierako talde izango ditu: astearteetan 18:30etatik 21:30etara eta larunbatetan 10etatik 13etara. Informazio gehiago, hemen.
-Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean ostiraletan, 19etik 21etara izango da Euskara eta Kultura Tailerra.
-Buenos Airesko Laurak Baten, hiru talde arituko dira aurten euskara ikasten. Hasierako maila astelehenetan, 18:30etatik 20:30etara; A2 maila ere astelehenetan, 18:30etatik 20:30etara. A1-jarraipena, asteazkenetan, 18:30etatik 20:30etara. Eskolak martxoaren 16an hasiko dira.
-Cordobako Hizkuntza Fakultatea eta Gerora:
-Hasierako maila, astelehenetan 17etatik 20etara
-Ertaineko maila, astearteetan 17etatik 20etara
-Maila aurreratua I, asteazkenetan 17etatik 20etara
-Maila aurreratua II, ostegunetan 17etatik 20etara (Geroraren egoitzan)
Klaseak apirilean hasiko dira. Apirilean aztertuko dute hasiberrientzako beste ikastaro bat irekitzeko aukera. Informazio gehiago, geroracordoba@gmail.com helbidera.
-La Platako Euzko Etxeak zazpi talde izango ditu aurten. Hasiberrientzakoak, hauexek: Lehenengo maila arrunta, astearteetan 17etatik 19etara; Lehenengo maila trinkoa, ostegunetan 17etatik 19etara. Gainerako taldeei buruzko informazioa, hemen.
-Jose C. Pazeko Toki Eder-ek talde hauek irekiko dituzte: hasierako maila, larunbatetan 10etatik 12etara eta asteazkenetan 15etatik 17etara; ertaina, larunbatetan 13:30etatik 16:30etara; aurreratua: ostegunetan de 14:30etatik 17:30etara. Eskolak martxoaren 7an hasiko dira.
-La Platako Unibertsitateko (UNLP) Irakurletzak bost talde irekiko ditu. Hasierako mailatik hasteko aukerak astearteetan 10etatik 12etara eta ostegunetan 19etatik 21etara dira. Gainerako taldeei buruzko informazioa, hemen.
-Macachingo Euzko Alkartasunean, hasiberriak astearteetan bilduko dira, 19:30etatik 21:30etara. Bigarren mailakoak, ordea, ostegunetan, ordutegi berean.
-Maipuko Anaitasunak lehenengo aldiz eskainiko du euskarazko ikastaro bat. Klaseak oinarrizko mailatik hasiko dira eta interesatuek Euskal Etxearekin kontaktatu behar dute hemen.
-Mendozako Denak Batek martxoaren 10ean irekiko du ikasturtea. Oinarrizko mailako klaseak astearteetan izango dira, 17etan. Informazio gehiago, hemen.
-Necocheako Euzko Etxean astearte eta ostegunetan izango dira eskolak, 18etatik 19:30etara.
-Pergaminoko Lagun Onak-ek berriro eskainiko ditu aurten euskara klaseak. Eskolak astelehenetan izango dira, 19etan, eta interesatuek hemen eman dezakete izena.
-Rosarioko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturako Katedran ostegunero izango dira klaseak. Hasiberriak 13etatik 15etara eta aurreratuak 15etatik 17etara.
-San Miguelgo Askatasunaren Bideak bi kurtso irekiko ditu: Hasierako maila astelehenetan 15etatik 18etara; talde aurreratua, ostiraletan 15etatik 18etara. Informazio gehiago, hemen.
-San Nicolaseko Euskal Etxeko klaseak ostiraletan izango dira; lehenengo maila, 14etatik 17etara; aurreratua, 17etatik 19etara.
-San Pedroko Ongi Etorrin larunbatetan izango dira klaseak 14etatik 17etara. Informazio gehiago, hemen.
-Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxean, hasierako maila astelehenetan 14etatik 17etara eta bigaren maila astearteetan eta ostegunetan 14etatik 17etara.
-Tandilgo Gure Etxeak talde berri bat ireki eta aurrekoekin jarraituko du. Informazio eskatzeko, jo hona.
-Tres Arroyoseko Hiru Errekan konfirmatutako dago asteazkenetako klasea, 20etatik 11etara. Oinarrizko maila izango da. Baliteke beste talde bat irekitzea astearteetan.
-Viedmako Aberri Etxeak adin eta maila guztietako ikastaroak irekiko ditu. Informazioa, hemen.
-Villa Mariako Euzko Etxeak martxoaren bigarren aste honetan jarraituko du 2. eta 3. mailekin. Hasierako maila oraindik ez dago osatua. Informazioa Euzko Etxea Villa Maria Facebooken eguneratuko dute.
BRASIL
-Sao Pauloko Eusko Alkartasunak hamabost egunean behin izango ditu klaseak, larunbatetan, 14:30etatik 17etara. Informazio gehiago, hemen.
PERU
-Limako Euskal Etxeak Bai&by fundazioarekin akordio bat sinatu du eta programa berezi baten bidez emango dituzte klaseak. Ikasleek euren kabuz ikasiko dute Xabi Gil bertako irakaslea tutore.
TXILE
-Santiagoko Eusko Etxean oraingoz talde bat dago konfirmatuta, hasiberrientzat.
URUGUAI
-Saltoko Euskaldunen Taldeak bere bi modalitateak mantenduko ditu. Hilabetean behin irakasle fisikoki doa Montevideotik eskolak ematera. Aldi berean, astero, eta irakaskuntzari jarraipena emateko, astearteetan eta ostiraletan biltzen dira ikasleak, 19etan, errepasatzeko.
-Montevideoko Unibertsitateko Irakurletzako klaseak martxoaren 9an hasiko dira.
Online ikastaro bat ere badago martxan, Uruguai osoko ikasleak barne –eta baita Peru, Brasil eta Valentziakoak ere– eta Montevideoko irakasle bat tutore. Aurrez aurreko klaseak oraindik ez dira antolatu.