euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Athleticen zoramena” azaltzera munduko txapelketara bildu da Mariann Váczi hungariarra

2010/06/24

Athleticeko zaletuak. Argazkia blogfutbolero.com
Athleticeko zaletuak. Argazkia blogfutbolero.com

PUBLIZITATEA

Mariann Váczi antropologo hungariarra munduko txapelketara bildu da “Athleticen fenomenoa” azaltzera, Hego Afrikako East Londonen antolatu duten soziologia eta kirolari buruzko batzar batera. Bere curriculumean, euskara Iparraldeko hezkuntza sisteman gaiari buruzko landa-lan bat egin duela nabarmendu daiteke, besteak beste.

East London, Hego Afrika. Xabier Lapitzek ekainaren 15eko Deia egunkarian kontatzen du Mariann Váczik Nortasuna eta Nazionalismoaren inguruko doktore tesia defendatu zuela. “Ordurako, beka bat lortu zuen 2004an eta horrek Euskara Iparraldeko hezkuntza sisteman gaiari buruzko landa-lan bat egitera bideratu zuen”. Lehen aldia zen berarentzat Euskal Herrian, baina hilabete iraun zuen bakarrik. Ondoren, euskal diasporaz guztiz interesaturik, Renon, Estatu Batuetan, Euskal Ikasketen katedra bat zegoela ikusi eta haren bila joan zen”.

Antropologoak ez zekien zein gai aukeratu, baina egun batean, goizaldeko 3etan Budapesteko taberna batean lagun filosofo batek zera esan omen zion: “zergatik ez duzu bere harrobiko jokalariak bakarrik fitxatzen dituen talde horren inguruko tesia egiten?”

Joseba Zulaika irakaslearekin hitz egin eta honi zera esan zion “hara, buruan gauza pare bat daukat, bata serioa eta besteak zoro baten ideia iruditu dezake: Athletic”. Zulaikak onartu zuen, berari egitea gustatuko litzaiokeen gaia zela, baina hobe zela Mariannek egitea, horretarako denbora gehiago zuen eta.

“Athleticek zer adierazten duen jakitea gustatuko litzaidake, filosofia horrekin zer ordezkatzen duen, zergatik dagoen horrenbeste zoramena talde horren inguruan. Eta nolabait ondorioztatu genezake ez ote den euskal gizarteari aplika dakiokeen nortasun adierazpen bat”, baieztatu du elkarrizketan.

Adierazi behar zuena nolabait laguntzeko, iazko Kopa finalean kokatzea erabaki zuen eta “zaleek nola bizi zuten. Klub hau denen artean bakarra zerk egiten duen adieraztea pentsatu nuen, baita euskal gizartean dauden eta nortasuna oso errotuta daukaten komunitate txiki horiekin zein harreman duen ere, hau da, txokoak, koadrilak eta lagun-taldeak, azken finean euskal gizartean dauden beste adierazpenak kirolera eramatea da eta”.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia