euskal diaspora eta kultura
2013/01/17
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. University of Nevada Press argitaletxeak plazaratu zuen 2003an Mark eta John Bieter anaien “An Enduring Legacy: The Story of Basques in Idaho” liburua; ondoren Eusko Jaurlaritzak gaztelaniara itzuli eta Euskal Herrian eman zuen argitara. Boiseko Henar Chico blogariaren artikulu batek gogorarazi digu egunotan gaia, Jaurlaritzaren webgunetik pdf formatoan doan deskargatu daitekeela aipatuz. Liburua Idahoko euskaldunen historiaren testigantza bizi-bizia da, eta erraz irakurtzen da. Eskuratu nahi duenak, hona jo behar du eta bertatik irakurri edo, bestela, pdf gisa jaitsi dezake.
Boisetik, Henarrek sakon azaltzen ditu liburuaren nondik-norakoak bere blogean, eta John Bieter-en hitz batzuk ere jaso ditu aukera honen karira. Historialariaren esanetan, "nahiz eta sarri immigrazioa gauza lineala bezala ikusten den --nazio batetik bestera doan mugimendua bezala--, deskribapen zehatzagoa litzateke bi nazioen arteko elkarrizketa eta etengabeko elkartrukea dela esatea. Liburua gaztelaniara itzulita egoteak elkarrizketa horren alderdi bat gerturatzen digu. Hurrengoa euskaraz izan dadila!".
-Liburua gaztelaniaz erosteko, jo Elkar-en webgunera, hona
-Jatorrizko ingelesez bertsioan, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus