Buenos Aires, Argentina. Euskal etxeen eskutik sortzen den jai giroa dela edota suak berez daukan erakarmena tarteko, oso arrakastatsuak dira gure Diasporako zenbait tokitan San Juan eguneko ospakizunak. Hego Hemisferioan, gainera, osagai bereziarekin: gau "magikoena" ikaragarri hotza ere izaten denez, ondo baino hobeto hartzen dute parte hartzaileek suaren inguruan egotea, dantzan zein txokolate beroa dastatzen.
Segidan, 2019ko San Juan Eguneko ospakizunen adierazgarri, pare bat bideo eta argazki galeria bat, besteak beste Argentinan eta Uruguain egindako elkarretaratze horietako batzuen isla.
[Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak piztutako suaren inguruan, musika, desioak eta sorgin txano batzuk (bideoa EE)]
[Euria zela eta, hasierako planak aldatu (‘de la Salud’ parkean izango zen jaia), eta egoitzaren aurrean piztu zuten sua Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko lagunek. Baina ospatu, ospatu egin zuten cañuelastarrek. Are gehiago, sugarrak itzaltzen hasi zirenean, erromeriak egoitzaren barruan jarraitu zuen. Estrada Eskola publikoko ikasleek ere hartu zuten parte dantzetan (bideoa EE)]