euskal diaspora eta kultura
2009/11/25
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. Lapridako ‘Lagunen Etxea’ Euskal Etxe argentinarra 1989ko abenduaren 3an sortu zen, San Frantzisko Xabier santuaren egunean eta, beraz, Euskararen Nazioarteko Egunean baita ere. 20 urte betetzen dituela ospatzeko, bere baitan “Centro de Estudios de la Cultura y el Nacionalismo Vasco Arturo Campión” zentroa sortu zuen euskal etxe honek, zenbait ekitaldi antolatu ditu datorren larunbaterako.
[Larunbateko egiratauaren barne, FEVAko Zuzendari Batzordea goizeko hamarretatik aurrera Lapridan bilduko da, Lagunen Etxearen urteurrenarekin bat eginez]
Arratsaldez, ospakizuna, hildako bazkideen aldeko meza batekin hasiko da, iluntzeko zortzietan. Elizkizuna bukatu ostean, bertara gerturatutakoek Centro Educativo Complementario delakoan afalduko dute. Bertan, Necocheako Otxote Osasunaren euskal kantu show-az gozatzeko aukera eskainiko zaie, eta euskal dantzak eta erromeria ere ez dira faltako.
Afarira sartzeko berrehun txartel baizik ez ziren plazaratu, 35$ bakoitza, baina zaila izango da seguruenik gauden honetan lortzea. Nahia duena, Mónica Azpiazu, José Irazabal, María Ester Arrondo edo Omar Moura bazkideekin saia daiteke, alerik salgai gelditu bazaie. Antolatzaileek parte hartzeko deia luzatu diete bazkide eta lagunei, Lapridako instituzio guztiei, eta herritarrei oro har, ospakizunekin bat egin dezaten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus