2018ko Laburbira euskal laburmetrai-zirkuitu ibiltaria Londres, Paris eta Valentziako euskal etxeetara iritsiko da
2018/02/28
2018ko Laburbiraren posterra
PUBLIZITATEA
Gaur hasiko da Gipuzkoako Bergaran 15. Laburbira. Ekimenak Euskal Herrian zehar eskainiko dituen emanaldiez gain, Diasporako hiru euskal etxetara ere helduko da, hala nola Londres (London Basque Society Euskal Elkartea tarteko), Paris (Pariseko Euskal Etxea) eta Valentzia (Laurak Bat Euskal Etxea).
Donostia-San Sebastian.Laburbiraren hamabosgarren edizioa 8 film laburrekin dator eta bat ezik ("Zulo") beste guztiak 2017an sortutakoak dira. Guztien artean ordu eta laurdeneko emanaldi bat osotzen dute. Izenburu sorta hau 2017an zehar sortzaileek bidalitako lan guztien artean aukeratu dute 2017ko abenduan Euskaltzaleen Topaguneko kideek, zenbait irizpide oinarri hartuta. Aurtengoak 29 herri bisitatuko ditu, otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten bukatuta (Valentziako emanaldia salbu)..
Diasporan, aurten, honako lekuetan izango dira emanaldiak:
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak bi helburu dauzka bereziki: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei euskaraz sortutako film freskoez gozaraztea (izenburuak gehienez zirkuitua egin baino 2 urte lehenago egindakoak izaten dira).
Diasporako Londres, Paris eta Valentziaz gain, aurten honako lekuetara iritsiko dira emanaldiak: Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, Usurbil, Sondika, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.
Inkesta (eta zozketa) Laburbirako saioetako bat ikusi(ko) dutenentzat: hemen
"Zergatik Laburbira" azaltzen duen bideoa. Animatzen datorren urtean zeure euskal etxera ekartzen? (idatzi leire@topagunea.eus helbidera)