Mar del Plata, Argentina. Urkullu lehendakariak esker oneko gutuna bidali dio Mar del Platako Euskal Etxeko Asier Irriberri lehendakariari, joan den azaroan Urkullu bera partaide bertan egin zen 2018ko Euskal Aste Nazionalarengatik zorionak emanez eta Euskal Etxeak berak eta bertako euskaldunek Urkulluri eta berau buru zuen ordezkaritzari eman zieten "harrera eta tratu adeitsua" eskertuz. Denak Bat Euskal Etxeak egin berria duen Urteko Batzar Nagusian hizpide hartutakoen berri eman du, besteak beste Zuzendaritza berritzeko hauteskundeaz (ikus Urkullu lehendakariaren gutuna artikulu honen azkenean).
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere Urteko Batzar Nagusia egin zuen abenduaren 28an eta bertan hartutako erabakiak eman ditu orain aditzera. Euskal Etxearen egoitzako Liburutegian eginiko Batzarrerako bildutakoek, azken urtealdiko balantzea eta emaitzak aztertu eta onartzeaz gain, hauteskundeak egin zituzten, eta hona, ondorioz, Euskal Etxea epealdi berrian kudeatuko duen Zuzendaritza Taldearen osaketa:
-Lehendakaria: Iriberri Plazaola, Asier
-Lehendakariorde lehena: Vicente, Ana
-Bigarren lehendakariordea: Enev, Cristian Martín
-Idazkaria: Oreja, Ignacio Javier
-Idazkariordea: Ferreras, Angeles
-Diruzaina: Vicente, Gabriel
-Diruzainordea: Gonzalez, Juan
Batzordekide titularrak:
-Gorostegui, Mikel
-Hormaechea, Alejandra
-Valencia, Maite
-Martinez, Lucia
-Elichiribehety, Ana
Batzordekide ordezkoak:
-Valencia, Francisco
-Aguinaga, Maria Jose
-Laithette, Martin
-Rodriguez, Alejo
Ohore Epaimahaide titularrak:
-Begue, Mirta Haydie
-Lopez de Armentia, Roberto
-Vicente, Miguel Angel
Ohore Epaimahaikide ordezkoak:
-Irigoyen, Ana Maria
-Azarloza, Jose Martin
Kontu ikuskatzaileak:
-Landeta, Jose Maria
-Iriberri, Jorge Manuel
-Di Girolamo, Juan Marcos
Urkullu lehendakariaren gutuna Denak Bat Euskal Etxeari: