euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Astea: Diasporaren jai handiko ostirala EHko Huntza taldearen errezital indartsu batekin amaitu zen (II)

2018/11/06

'Huntza' taldea Mar del Platako erromerian
'Huntza' taldea Mar del Platako erromerian

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Argentinako Euskal Aste Nazional guztiek daukate zerbait berezia, ahaztezin bihurtzen dituen zerbait. Bere 75. urteurreneko urtean Mar del Platako Denak Batek antolatutako honek puntu azpimarragarriak izan ditu. Urkullu lehendakariaren bisita, lehendabiziko aldian Argentinan, nobedade nagusia izan da; eta ez da ahaztu behar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratu zela, Ganberako talde guztietako kideak partaide. Izan ere, Legebiltzarreko Kanpo Harremanetarako Batzordeko kideak bertaratu ziren, hala nola Jone Berriozabal (EAJ-PNV, batzordeburua), Iñaki  Agirre Arizmendi (jeltzalea), Jasone Agirre (EH Bildu), Pili Zabala (Podemos-Ahal Dugu), Txarli Prieto (PSE), Carmelo  Barrio (PP) eta Ganberako legegizona Juan Carlos Areizaga. 

Etxepare Institutuko zuzendari berri Irene Larrazak ere hartu zuen parte Euskal Astean, eta euskal etxeetako ordezkariekin mintzatzeko aukera izan zuen, Hego eta Ertamerikako Euskal Etxeen eskualde-bileran eta euskara ikasle eta irakasleekin, Mintzodromoan. Urkullu lehendakariaren etorri ziren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza; Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga; eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu. Buenos Airesen gehitu zitzaien Sara Pagola Euskadiren ordezkaria Argentina eta Mercosurren.

Guztiak izan ziren partaide asteburuko ekitaldiei hasiera ofiziala emanez iluntzean egin zen txupinazoan. Txupinaren jaurtiketa Euskal Etxeko balkoitik egin zen (ikus bideoa) eta saioan mintzatu ziren Mar del Platako alkate Carlos Fernando Arroyo; Denak Bat Euskal Etxeko Asier Iriberri lehendakaria; eta Urkullu lehendakaria.

Lehenago, ostiralean zehar, eta kasu honetan Eusko Jaurlaritza antolatzaile, Erdi eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Bilera, mundu konresfu artekoa, egina zen egun osoan zehar Republica hoteleko aretoetan. Aparte egingo dgu horren aipu. Bilera hori bukatuta --Lehendakariak eman zion amaiera-- jendea Euskal Etxearen egoitzara mugitu zen eta hor egin zen txupinaren jaurtiketa.

Txupinazoaren ondotik, festa lehertu zen eta bereziki gaztejendearen artean sekulako harrera ona lortu zuen Euskal Herritik etorritako Huntza taldeak, gazte eta ez hain gazteak etengabeko dantzan jarrita, euskal etxeko areto guztiak jendez mukurru.

Hona, 2018ko Euskal Aste Nazionaleko pare bat bideo eta bigarren argazki galeria, bihar larunbat-igandeko ekitaldietan erabat sartu aurretik:


[2018ko Euskal Aste Nazionaleko ekitaldi hedatuak urriaren 10ean hasi ziren. Baina ekintza nagusiei, joan den asteburukoei, ostiral arratsaldean eman zitzaien hasiera ohiko txupinazoarekin, Iñigo Urkulluren eta Mar del Platako alkate Carlos Fernando Arroyoren hitzak lagun (bideoa EuskalKultura.com)]

[Huntza taldearen kontzertuko momentu batzuk (bideoa EuskalKultura.com)]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia