Mar del Plata, Argentina. Euskal Liburutegien XIX. Topaketa Nazionala Mar del Platako Euskal Aste Nazionalaren baitan egingo da, azaroaren 3an, Denak Bat Euskal Etxeko ‘José de Ariztimuño’ liburutegian. Bileran parte hartzeko gonbitea euskal etxe bakoitzeko liburuzainei, liburutegiko arduradun edota erreferenteei dago zuzenduta eta liburutegi anfitrioiko Milagros Pandolfo liburuzainak eta Topaketako antolatzailea den Alejandra Ormaecheak azaldu dutenez, segidan azalduko dugun programaren arabera gauzatzea proposatzen da.
Topaketako programak honako helburuak hartuko ditu gogoan:
-Liburutegien arteko elkar lana ahalbidetzen dituen loturak mantentzea
-Liburutegien errealitatea ezagutzea, tokian tokiko egoerak eta gaurko egoera orokorra gogoan
-Nobedadeak eta baliabideak trukatzea
-Giza sareen eta marketing digitalaren eragina aztertzea, liburutegien lana erraztu eta hobetzeko helburuarekin
Aipatutako gaiak jorratzeaz gain, antolatzaileek aukera materiala trukatzeko baliatzea proposatuko diete parte hartzaileei, liburutegie baoitzak soberan daukan materiala, ez dutenei pasatu ahal izateko.
Bilera ahalik eta hobekien antolatze aldera, Denak Bat-eko kideek, euren ordezkarien informazioa (izena eta helbide elektronikoa) bidaltzea eskatzen diete parte hartzekotan dauden euskal etxe guztiei, jdaliburutegia@gmail.com emailera hain zuzen.
Euskal Liburutegien XIX. Topaketa azaroaren 3an izango da, goizeko 9etan, “José de Ariztimuño” liburutegian, Moreno kaleko 3440ean, Mar del Platan.
Euskal Aste Nazionaleko programa osoa, hemen.