euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Gora Euskadi askatuta’ oihuek eta ikurrinak aireratzeak eman zioten amaiera 2012ko Euskal Asteari (V)

2012/11/02

Argentinako dantzariek Rosarioko kaleak hartu zituzten euskal dantzen erakustaldia egiteko (argazkia EuskalKultura.com)
Argentinako dantzariek Rosarioko kaleak hartu zituzten euskal dantzen erakustaldia egiteko (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Mugimendu handiko asteburua bukaerara iritsi zen Rosarion, igande arratsaldean. Eguraldia lagun, dantzariak, euskara ikasle eta irakasle, euskal erakundeetako ordezkari eta Euskal Herriko zein Argentinako politikari eta agintariak Rosarioko Oroño bulebarrean bildu ziren jaiaren programako azken ekintzez disfrutatzeko. Bazkariaren, Zazpirak Bat-ekoek, hunkituta, esker beroak eman zizkieten bertaratutako guztiei eta Villa Mariako Euzko Etxeari pasatu zioten 2013ko edizioa antolatzeko lekukoa. Hona 2012ko Euskal Asteari buruzko argazki kroniketako azkena.

Rosario, Argentina. Ohiko mezarekin hasi zen igandea, Euskal Asteko azken eguna. Elizkizuna Rural-en aurrean burutu zen, Oroño bulebarrean. Villa Mercedeseko Euskal Etxeari atxikitako Camerata de la Luna abesbatzari egokitu zitzaion musika jartzea zeremoniari. Elizkizuna bukatuta eta programari jarraituz, euskal etxe partaideetako dantzariak bildu ziren plazako dantzetan.

Ondoren, ekitaldien itxiera-oturuntza ordu biak aldera hasi zen, Argentinako eta Euskadiko ereserkiak kantatzearekin, eta euskal etxe anfitrioiko arduradunez gain, FEVAko presidente Ricardo Basterrak, Rosarioko alkate Monica Fein-ek eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkieten bertaratutakoei. Bazkarian zehar, Zazpirak Bat-ek hainbaty opari jaso zituen gonbidatuen eskutik bere Mendeurrena kari. Euskal Asteko lehiaketen sariak ere banatu ziren igandean.

Hona igandeko ekitaldien argazki kronika, mezaren ondotik kalean egin zen dantzarien erakustalditik abiatuta:

EAN Rosarion 2012 5 01
[Dantzari alardea hasteko, mutilek ‘Agurra’ dantzatu zieten agintariei (argazkia EuskalKultura.com)]
 
EAN Rosarion 2012 5 02
[Neskak eta mutilak; euskal etxe partaide guztietako dantzariak elkartu ziren Euskal Asteko azken ikuskizuna eskaintzeko, ondoren Rural-eko instalazioetan itxiera-bazkariari ekiteko (argazkia EuskalKultura.com)]
 
EAN Rosarion 2012 5 02b
[1.200 bat lagun Rural-eko aretoan. Inork ez zuen Euskal Asteko azken bazkaria galdu nahi (argazkia EuskalKultura.com)]
 
EAN Rosarion 2012 5 03b
[Euskara bultzatzeko urtero egiten diren lehiaketetako sariak ere banatu ziren igandean. Juan Jose Ibarretxe, Ricardo Basterra, Monica Fein Rosarioko alkatea, Enrique Otaño Zazpirak Bat-eko lehendakaria eta Alicia Igarzabal euskal etxeko alkatea igo ziren taula gainera sariak banatzera. Argiaren sorlekua izeneko testuarekin lehenengo saria Cordobako Gerora elkarteko Noe Fernandezentzat izan zen. Monica Fein-ek eskuratu zion saria Fernandez-i (argazkia EuskalKultura.com)]
 
EAN Rosarion 2012 5 04
[Bigarren saria Bahia Blancako Union Vascako Rosana Entiznerentzat izan zen. Entiznek Goazen aurrera! izeneko lana aurkeztu zuen 2012ko lehiaketan eta Ibarretxearen eskuetatik jaso zuen oparia (argazkia EuskalKultura.com)]
 
EAN Rosarion 2012 5 99
[Hurrengo irabazlea, Uruguaiko San Joseko euskal etxeko Elba Antognazza izan zen. Antognazzak Nire sentimendua titulupeko testuagatik bereganatu zuen saria. Irabazlearen izenean Zenon Etxeberrik jaso zuen saria (argazkia EuskalKultura.com)]
 
EAN Rosarion 2012 5 05
[2013ko euskara klaseak zabaltzeko afixa irabazlea Union Vasca-ko ikasleek aurkeztutakoa izan zen. FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak eman zien saria Irma Biscaychipy, Beba Jtten, Marta Caldubehere eta Sergio Amundarain-i (argazkia EuskalKultura.com)]

EAN Rosarion 2012 5 06
[Eta epaimahaiak hautatutako bigarren kartela, Mendozako Lautaro Pincheirarena izan zen. Irabazlearen izenean, Alicia Aguirrek jaso zuen saria Enrique Otañoren eskutik, (argazkia EuskalKultura.com)]

EAN Rosarion 2012 5 07
[Sari banaketarekin bukatzeko, Union Vasca-ko Romina Larrañaga eta Ignacio Irastorza igo ziren tauletara, umeen postal irabazlearen saria jasotzeko (argazkia EuskalKultura.com)]

EAN Rosarion 2012 5 08
[‘Zazpi’koek aurtengo Aste Nazionalari ‘agur’ esaten hastearekin batera, 2013koa egingo duten Villa Mariako Euskal Etxekoek antolakuntzaren lekukoa hartu zuten  (argazkia EuskalKultura.com)]

[Bazkaria eta 2012ko Euskal Astea, ikurrinak inarrostearekin bukatu zen. Euskal Etxeko arduradunek eta Urko abeslariak animatuta, gonbidatuek ikurriñak altxatu zituzten eta ‘Guk euskaraz’  errepika abestu zuten. ‘Gora Euskadi askatuta’ oihuak  ere entzun ziren Rosarion, igande arratsaldean ekitaldiei amaiera markatuz (argazkia EuskalKultura.com)]


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia