euskal diaspora eta kultura
2013/05/03
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Proposamen berezi hau emendatu dio La Platako Lazkao tabernak maiatzeko bere ohiko eskaintzari eta gaur, beraz, iluntzeko 7:30etan ‘Berissoko zaporeak’ liburuaren aurkezpena burutuko da Jose Boccardo sukaldaria buru duen jatetxean.
Eta aurkezpena amaitutakoan, afaria eskainiko die bildutako lagunei. Hitzordu honetarako, ‘Berissoko zaporeak’ testuan bilduta dauden euskal errezetetako batzuk prestatuko dira, hala nola txistorra, paella eta esne frijitua. Txartelak $60 balio ditu eta taberna.lazkao@gmail.com helbidera idatziz erreserba daiteke edo 4220744 / 4704780 telefono zenbakietara deituz. ‘Berissoko zaporeak’ liburuaren aleak salgai egongo dira ekitaldian.
Bi argitaraldi eta bi sari
Antonio Ortiz-ek eta Stella Loholaberry-k eskuratutako errezeta tradizionalen bilduma da "Berissoko zaporeak". Berisso, Buenos Airesen probintzian, La Plataren ondoan dagoen herria da. Loholaberry-k berak BerissoCiudad kazetari azaldu dionez, "gure artean bizi diren etorkinen ondorengoen errezetak batu genituen liburura. Behin, Argiñanoren telebista saioa batean ikusi nuen herri txiki bateko jubilatuek herriko errezetak jaso zituztela liburu batera eta horrek animatu ninduen gauza bera egitera baina hemen, Berisson. Ikusitakoa aipatu nion nire lagun Antonio Ortiz-i eta bion artean egin genituen bilaketa eta bilduma”. “Ez dira errezeta magistralak, etxean prestatzen direnak baizik. Batzuk, gainera, pasadizo eta guzti datoz”, zehazten du.
‘Berissoko zaporeak’-en lehenengo edizioa 2002ko abuztuan argitaratu zen eta arrakasta handia lortu zuen. “Askotan galdetzen ziguten noiz egingo genuen bigarren edizioa eta eskaeraren horri erantzun ahal izateko, iaz plazaratu genuen berriro, lehenengo edizioaren 10. urte betetzean. Sariak ere jaso ditugu. La Platako Idazleen Elkarteak ‘Bilduma Historikoa’ren saria eskuratu zigun eta Buenos Aires probintziako Gobernuak probintziaren interesekoa izendatu zuen”.
Stella Loholaberry-k berak hitz egingo du gaur bere lanari buruz Lazkao tabernan La Platako 44 etorbideko 462.ean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus