euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Becoming Basque’ aurkeztuko dute bihar Boisen, gogoeta liburua bertako euskal iraganaz eta etorkizunaz

2014/06/05

Becoming Basque liburuaren azala
Becoming Basque liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Boise State University-n (Idaho, AEB) Idahoko historia eta politika ikertzen duen sailak liburu berria aurkeztuko du bihar: ‘Becoming Basque: Ethnic Heritage of Boise’s Grove Street’ (Euskaldun bihurtzen: Boiseko Grove kaleko oinordetza etnikoa). Idahoko hiriburuaren erradiografia etnikoa egiten du ikerlanak, gaur egungo gizartea osatzen dutenen jatorri anitzak kontutan hartuta, baina euskaldunenengan modu berezian zentratuz.

Boise, Estatu Batuak. Hamahiru ikerlariren lana batzen du John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo doktoreek editatutako azken publikazio honek. 

“Imigranteen hiria den Boiseko nortasunari buruzko liburua da hau, garenaren esanahiaz diharduen lana”, Center for Idaho History and Politics-eko zuzendaria den Todd Shallat-ek Boise Weekly astekariari esan dionez.

Hamaika gai jorratzen ditu liburuak: Francoren garai ilunetatik, gaur egunean, Boisen, eztabaida piztu eta puri-purian dagoen eraikuntza plan bateraino. Horiekin batera, zenbait argazki historiko ere gehitu dizkiote liburuari egileek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia