euskal diaspora eta kultura
2014/05/16
PUBLIZITATEA
Arrecifes, Argentina. 1606/02 zenbakiko hiriko Udalaren ordenantzan ezarritakoari jarraituz, Ondare Interesekoa izan da izendatua Arrecifeseko Mitre Plazan dagoen Gernikako haritzaren kimua. Ordenantza berean, eta euskaldunen ikurra den zuhaitza babesteko, arbola inguratzen duen eserleku bat eraikitzeko agintzen du martxoaren 19ko dokumentuak.
[Mikel Garciak dantzatu zien Aurreskua agintariei (argazkiaEE)]
Lanak bukatuta, joan den apirilaren 26an, Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurreneko egunean, burutu zen ‘Bake-eserlekua’ren inaugurazioa. Zeremonia Mitre Plazan burutu zen, Euskaldunak Denak Bat-eko eta Udaleko agintariak lagun.
Ekintzari hasiera emateko, Gernikako Arbolak euskaldunentzat duen garrantzia azaldu zen eta hitzen ondoren, etxeko dantzari den Miguel Garciak Aurreskua eskaini zion bildutako publikoari. Ohorezko dantzari Arin Arinek eta Fandangoak jarraitu zioten. Eguerdi aldera, basoerdi batzuk partekatu zituzten Mitre Plazara bertaratu ziren lagunek.
Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurrena gogoratzeko ekitaldiek gauean jarraitu zuten baina orain euskal etxearen egoitzan. Bertan Gernika bonben pean bideoak proiektatu ziren publiko ugariren aurrean. Afaltzeko garaian pintxoak eta zopa eskaini ziren.
Honekin batera, apirilaren 30ean burututako Urteroko Biltzarraren berri ere iritsi zaigu Arrecifesetik. Euskal etxearen estatutuak agintzen duen bezala, aurtengo bilkuran lehendakaria, idazkaria eta diruzaina aukeratu dira. Hiru kasuetan, Omar Gorostidy, Ma. Lujan Valiela eta Ma. Magdalena Boveda Aldazabal berrautatuak izan dira. Batzorde berria honela geratu da osatuta:
Lehendakari: Omar Rodolfo Gorostidy
Lehendakariorde: Ana Idigoras
Idazkari: Ma. Lujan Valiela
Idazkariorde: Graciela Robles Zabala
Diruzain: Ma. Magdalena Boveda Aldazabal
Diruzainorde: Ma. Ines Altonaga
Batzordekide titularrak: Cesar Solanes
Aurtenechea, Juan Lucio Agotegaray Echaniz, Ma. Angelica Lugaro Gabilondo, Rosana Diaz eta
Marta Abarrategui Loyola
Batzordekide ordezkoak: Eduardo Villa,
Alicia Biain eta Diana Cellotto de Garcia Bilbao
Kontu ikuskatzaile titularrak:
Cristina Rodriguez, Ma. del Carmen Echaniz eta Norma Micchia Anzoategui
Kontu ikuskatzaile ordezkoak:
Anamari Solanés Dominé, Ma. Claudia Lucero eta Elena Azarola
Bukatzeko, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxetik jakinarazi digute ume eta helduentzako zine saioekin jarraitzen dutela eta joan den maiatzaren 3an Pergaminoko Lagun Ona-k antolatutako Luis Luquez irakaslearen hitzaldian hartu zutela parte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus