EHAA buletin ofizialak joan den ostiralean, otsailaren 2an, argitaratu du Ebazpena, 2017ko abenduaren 21koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena. Bertan argitzen da aurten Zuzendaritza horren pean bekadun arituko diren lau pertsonen izenak, bi Gasteizen, bat Estatu Batuetan eta beste bat Argentinan.
Vitoria-Gasteiz. Ebazpenean zehazten da jasotako eskabideetan zeintzuk eta zergatik izan diren baztertuak edo ezetsiak, eskatzaileetan nortzuk uko egin dioten beka jaso ahal izateari, bekadun hautatuak eta baita ordezkoak ere.
Hauek dira lau pertsona hautatuak:
- Medina Gracia, Iñigo (Estatu Batuak)
- Oreja Garralda, Nerea (Argentina)
- Arrazola Vallejo, Itziar (Vitoria-Gasteiz)
- Querejeta Agirre, Izaskun (Vitoria-Gasteiz)
-Hona Ebazpena informazio guztiarekin euskaraz: hemen (pdf)
-Hona Ebazpena informazio guztiarekin euskaraz: hemen (htlm)
-Hona Ebazpena informazio guztiarekin elebiduna: hemen (htlm)
-Hona Ebazpena informazio guztiarekin gaztelaniaz: hemen (pdf)