euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018 kultur agenda abian du Euskaltzaleak-ek; euskara klase eta tailerrak apirileko lehenengo astean hasiko ditu

2018/03/21

Euskaltzaleak-en 2018ko euskara klaseak zabaltzeko afixa
Euskaltzaleak-en 2018ko euskara klaseak zabaltzeko afixa

PUBLIZITATEA

Martxo hasieran ekin zion 2018ko Topaketen programari Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek. Euskara eskolak, ordea, apirilaren lehenengo astean jarriko ditu abian, maila guztietako ikastaroak eskainiz, lau egoitzatan. Aurrez aurreko klaseetan parte hartu ezin dutenentzat elkarteak bere On Line Ikastaroa eskaintzen du. Eta ikasgeletatik kanpo ere aritzen da : stand bana muntatuko du, esaterako, Buenos Airesko Sukaldaritza Gunean (apirilaren 7an) eta ‘Buenos Aires Celebra’ n (maiatzaren 6an).

Buenos Aires, Argentina. Euskararen irakaskuntza eta jendartetzea dira historia --1944an Buenos Airesen sortutako erakundea izanik-- eta gaztetasuna / bizitasuna / dinamismoa bere baitan batzen dituen Euskaltzaleak-en helburu nagusia eta ipar horrek gidatzen ditu bai elkarteko zazpi irakasleen taldea bai ikasleek eta irakasleek osatutako batzordea. Ildo horri jarraiki, euskara ikasteko proposamen ugari eskaintzen ditu urtero Euskaltegiak, maila, ordutegi eta modalitateei dagokienez.

Orain hasiko den ikasturtean, aurrez aurreko klaseak lau lekutan eskainiko ditu:

1. urratsa:
-Astearteetan 17etatik 19etara, Lincoln Eskolan, Olleros 2283an, Belgrano auzoan
-Asteazkenetan, 9etatik 12etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an, San Telmon
-Ostegunetan, 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an, San Telmon
-Astearteetan, 19etatik 21etara, Iparraldeko Euskal Etxean, Moreno 1370ean, Montserrat auzoan

1. urratsa, jarraipena:
-Asteazkenetan 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an
-Ostiraletan 16etatik 18etara, Floridan

2. urratsa:
-Asteazkenetan 18etatik 21etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an

3. urratsa:
-Asteazkenetan 18etatik 21etara, Lincoln Eskolan, Olleros 2283an
-Astearteetan 19etatik 21etara, Lincoln Eskolan, Olleros 2283an

4. urratsa:
-Larunbatetan 11etatik 14etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an
-Astearte eta ostegunetan, 10etatik 12etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an

5. urratsa:
-Astearteetan 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en, B. de Irigoyen 826an

Euskara irakaslerik ez duten euskal etxeek edo euskal etxe batera hurbildu ezin direnek Euskara eta Euskal Kulturari buruzko On Line Ikastaroarekin ere ikas dezakete. Kurtsoa hasi berrientzat da eta ikasle bakoitza instituzioko irakasle baten ardurapean dago. Klaseei buruzko informazio gehiago jasotzeko, idatzi idiomavasco@gmail.com helbidera. 

2018an ere, euskara, klasetik kanpo

Konpromiso eta oihartzun handiko jarduerekin hasi du urtea Euskaltegiak. Martxoan bi hitzaldi antolatu zituen; batean, Sergio Recarte idazleak bere El aliento de la memoria. Testimonios de un preso político durante la dictadura cívico-militar 1976-1983 (Oroitzapenaren arnasa. 1976-1983ko diktadura zibiko-militarreko preso politiko baten lekukotasuna) liburua aurkeztu zuen; bestean, erabakitzeko eskubideari buruz mintzatu zen Julieta Gaztañaga antropologoa eta Euskaltzaleak-eko kidea, Euskal Herriaren eta Kataluniaren kasuak eta egungo egoerak aztertzen.

Martxoak 8, gainera, Euskaltegiko emakume talde batek Emakumearen Nazioarteko Eguneko martxan hartu zuen parte Buenos Airesen.

Datozen ekitaldiei dagokienez, apirilaren 7an Buenos Airesko Sukaldaritza Gunean izango da Euskaltzaleak; eta maiatzaren 6an, ‘Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai’ edo 'Buenos Aires celebra' jaialdian hartuko dute parte Euskaltzaleak-eko sukaldari eta lagunek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia