San Nicolas, Argentina. Erronka handia da edozein euskal etxerentzat euskal diaspora argentinarraren jai handiena antolatzea. Izan ere antolatzaileek ehunka kontu hartu behar dituzte gogoan, hauetako asko gonbidatuok ikusten eta eskertzen dituztenak; beste hainbeste badira, ordea, ikusten ez direnak baina festa ongi ateratzeko ezinbestekoak direnak. San Nicolaseko Euskal Etxeak erronka honi aurre egin ahal dion talde sendo bat osatu du eta festaren antolakuntza erabat bideratuta dago, azaroaren 6an abian jarri ahal izateko.
Jaialdiaren voucherrei dagokienez, bi edo hiru egunerakoak dira, eta bakoitzean kategoriak daude:
Ostiral, larunbat eta iganderako voucherra (ostiral eta larunbateko afariak, erromeriak, larunbat eta igandeko bazkariak eta emanaldi artistikoak barne):
-Laguntzaileentzat: $3200 (irailaren 15a arte); $3300 (irailaren 16tik aurrera)
-Dantzari, euskara ikasle eta abesbatzetako kideentzat: $2700 (irailaren 15a arte); $2800 (irailaren 16tik aurrera)
Larunbat eta iganderako voucherra (larunbateko afaria, erromeria, larunbat eta igandeko bazkariak eta larunbateko emanaldi artistikoa barne):
-Laguntzaileentzat: $2700 (irailaren 15a arte); $2800 (irailaren 16tik aurrera)
-Dantzari, euskara ikasle eta abesbatzetako kideentzat: $2200 (irailaren 15a arte); $2300 (irailaren 16tik aurrera)
Umeentzako voucher bat ere eskainiko dute antolatzaileek baina ez dute oraindik adierazi.
Ohar batzuk
Euskara ikasleentzako voucherra erosi ahal izateko, dagokion Euskal Etxeak ikasleen zerrenda bidali behar die antolatzaileei.
Abesbatzetako kantarientzako voucherra erosi ahal izateko, dagokion Euskal Etxeak abeslarien zerrenda bidali behar die antolatzaileei. Kantariek ezin dute larunbat eta igandetarako voucherra eskatu.
Zerrenda hauek ordainketaren erreziboarekin batera bidali behar dira.
Voucherren ordainketa
Voucherrak banku transferentzia baten bidez ordaindu behar dira. Bankuko kontuaren datuak hauexek dira:
Bankua: BBVA Banco Frances
Kontu Korrontea: 79/300474/8
Titularra: Centro Vasco
CBU: 0170079420000030047480
Behin ordainketa eginda, transferentziaren egiaztagiria eta parte hartuko duten pertsonen zerrenda (laguntzaile, ikasle, dantzari edo abeslari diren argituz) bidali behar dira BI helbide elektroniko hauetara: snvascasn@hotmail.com eta c.v.sannicolas@intercom.com.ar.
Euskal Etxetik jakinarazten dute ahalegin berezia egin dutela ahalik eta prezio baxuenak eskaini ahal izateko. “Argentinan bizi den egoera ekonomikoa gorabehera, ez dugu nahi inor kanpoan geratzea. Horrekin lotuta, saiatu gara laguntzaile eta dantzarien arteko voucherren eskaintza ezberdina izan ez dadin”, adierazi dute Euzkal Etxeko lagunek.
Euskal Astearen programa ofiziala eta logoa abuztuan aurkeztuko dute sannnicolastarrek.